1. Hasiera
  2. 'Paz Espada' erakusketa
Paz Espada

Informazioa

Paz Díaz de Espadaren lana oso zabala da eta teknika horren barruan mota guztietako alderdiak hartzen ditu, baina bere sormena eta estiloa dira ondoen definitzen dutenak, bere sorkuntzak ezin hobeto identifikatzen baititu. Bera kide zuen Euskal Akuarelarien Elkartearen omenaldia da erakusketa, eta artista ez ezik, izan zen pertsona ere omentzea du helburu.

Akuarelista, margolaria eta grabatzailea (Vitoria-Gasteiz, 1931) 2021ean hil zen, 90 urte betetzeko zituela. Oso saritua izan zen eta ezagutu zutenek diotenez “oso apala”. Madrilgo San Antonio de la Florida eskola ospetsuan ikasi zuen. Ondoren, bere jaioterriko Arte eta Lanbide Eskolan jarraitu zuen prestakuntza, Rafael Lafuentek emandako eredu biziko eskoletan, eta estanpazio grafikoko tekniketan trebatu zen Alex Van Hoey-rekin. Ezagutza horiek Ignacio Chillida eta Lauren Aliende-ren irakaskuntzen eskutik zabaldu zituen.

Urte askoan Madrilen bizi izan zen, laurogeiko hamarkadaren hasieran behin betiko Vitoria-Gasteizera bizitzera joan zen arte. Bertan egin zuen lehenengo bakarkako erakusketa, 1982an, Vital Fundazioaren erakusketa-aretoetako batean. Arabako hiriburuan erakusketak maiz egin bazituen ere, Madril, Bilbo, Zaragoza, Burgos, Marbella, Benidorm, Tanger, Mieres edo Frantziako galerietan ere ikusi ahal izan zen bere obra.

Teknika ugari erabili arren, Paz Espada bereziki nabarmendu zen ur-pinturaren arloan, eta teknika horrek sari ugari ekarri zizkion, hala nola bigarren domina Madrilgo Arte Ederren Lehiaketan, ohorezko aipamena Akuarelako Sari Nazionalean edo Akuarelako Lehenengo Domina eta Madrilgo Udalaren lehenengo saria Udazkeneko LXII. Aretoan, besteak beste.

Bisita guidatua Paz Espada Abenduak 3 12:00Bisita gidatua Paz Espada Abenduak 11 12:00