1. Hasiera
  2. Passivhaus, eraikuntza energetikoaren eredu bat
Hogares Verdes

Informazioa

"Passive House"  kontzeptua Alemanian garatu zen  80ko hamarkadan eta energia-kontsumo baxuko etxeen bilakaera da. Eraikinaren itxiera-materialen kalitate termiko bikainari esker (hormak, leihoak eta ateak), barneko bero-iturrien erabilerari esker (normalean etxeetan erabiltzen diren gailu elektrikoetatik datozenak) eta beroa berreskuratzen duen sistema kontrolatua erabilita aireztatze-galerak minimizatzeari esker, etxe pasiboak ez du hozte eta berotze mekanismo konbentzionalik behar. Berogailu-beharrizana 15  kWh/m2-tik beherakoa da urtean, beraz, batez bestekoaren % 90etik gorako murrizketa dakar.   

Passive  House ereduari esker ia-ia ez da berogailu sistema aktiborik behar, izan ere, eguzkiaren berotasuna erabiltzen du, batez ere, etxeko kideek eta etxeko tresnek sortutakoa eta hondakin-airetik berreskuratutakoa. Nola izan daiteke? Lehenengo eta behin, osagai “pasiboengatik”, esaterako, isolamendu termikoa duten leihoak, beroa trukatzeko sistemak eta isolamendu eraginkorra. Passive House ereduak asetzen ditu gaur, etorkizuneko eraginkortasun energetikoko eskakizunak.  

Izena emateak

Doako jarduera, izena eman behar da aurretiaz http://atariconsultores.com/agenda-eventos/ webgunean.