1. Hasiera
  2. Pablo Sorozabalen eta Gernikaren omenezko kontzertua
EGO

Informazioa

Euskal musikari eta abeslari gazte onenen hautaketak euren talentua batu du EGOren 25. urteurrena ospatzeko azken ekitaldia izango den honetan.

Oraingo honetan, EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) eta EHGAk (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) indarrak batu dituzte Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren jaiotzaren 125. urteurrena omentzeko. Horretarako prestatutako egitarauan, Gernika bere oratorioa interpretatuko da, Jon Bagües musikologoaren hitzetan “arima ukitzen duen obra”; eta beste himno bat, oraingoan itxaropenari egindakoa, Sibelius-en Finlandia hain zuzen, bere garaian Errusiaren aurrean finlandiar abertzaletasuna pizteko deia. Kontrastea egiteko, Grieg musikariaren Peer Gynt konposizio oroitarazlea eta deskriptiboa interpretatuko du orkestrak, eta, Vaughan Williams-en ‘Toward the unkown region’ lanarekin batera, Walt Whitman ospetsuaren poema batean oinarritua, errepertorioa osatuko dute Rubén Gimeno EGOko zuzendari artistikoaren gidaritzapean.

Programa

E. Grieg: Peer Gynt (Suite 1 Op. 45 & 2 Op. 55)

P. Sorozabal: Gernika

R. Vaughan Williams: Toward the unknown region

J. Sibelius: Finlandia Op. 26

Euskal Herriko Gazte Abesbatza (EHGA)

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)

Rubén Gimeno, director

Sarrerak

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.egofundazioa.eus webgunean eta Principal Antzokiko leihatilan.