1. Hasiera
  2. Osasunari buruzko tailerra online
Curso salud

Informazioa

Guztiok kezkatzen gaitu gure osasunak, eta ahal duguna egiten saiatzen gara gure egunerokoan osasuntsu izateko. Jarduera honen bidez, osasun-gai interesgarriei buruzko informazio egiazkoa eta kontrastatua eman nahi dugu, edukiak eta hizkuntza 55 urtetik gorako pertsonen errealitatera eta beharretara egokituta.

Halaber, gure bizimoduan aldaketa txikiak sustatzen saiatzen gara (edo, gutxienez, aldaketa horien aukerei eta onurei buruz kontzientziatzen), ohitura osasungarriak hartzea ahalbidetzeko.

Oinak, dituzten gaixotasunak eta zaintzak (2 saio)

Oinak gure gorputzaren zati garrantzitsua dira, eta agian ez diogu jaramon handirik egiten. Zaintzako ohitura txarrek, osasun-arazoak eragin ditzakete.

Programa

  • Bitxikeriak.
  • Oina historian zehar.
  • Oinak: egitura eta funtzioa.
  • Oinaren patologia:
  • Deformazioak.
  • Juanikoteak.
  • Haragian sartu den azazkala.
  • Hiperkeratosia: maskurrak, gogorguneak eta ikortzirinak.
  • Ezproi kalkaneoa.
  • Oinak zaintzea.

Bihotza, dituen gaixotasunetara hurbiltzea (2 saio)

Bihotza, gure gorputzeko beste edozein organo bezala, gaixotu egin daiteke. Tailer honetan, bihotzak adineko pertsonengan dituen gaitz ohikoenak ezagutuko ditugu.

Programa

  • Datuak eta zifrak.
  • Aparatu kardiobaskularra.
  • Hipertentsio arteriala (presio altua).
  • Kardiopatia koronarioa (angina eta miokardio-infartua).
  • Arteriosklerosia.
  • Gaixotasun zerebrobaskularra (iktusa, garuneko isuria).
  • Gaixotasun baskular periferikoa.
  • Bihotzeko gutxiegitasuna.
  • Kardiopatia erreumatikoa.
  • Miokardiopatiak.

Etxeko istripuak eta horien prebentzioa:

Programa

  • Datuak eta zifrak.
  • Prebentzioa da lehendabizikoa. Zaindu zeure burua!
  • Ez erortzearen garrantzia.
  • Etxe seguruagoa.
  • Mugitzen jakitea.
  • Nola erreakzionatu erorketa baten aurrean?
  • Zer egin behar duzu lesioren bat baduzu?
  • Saihestu intoxikazioak.
  • Erredurak.
  • Beste istripu batzuk.
  • Botikina etxean.

Oroimena:

Programa

  • Non dago?
  • Nola funtzionatzen duen eta nola ikasten dugun.
  • Neuronak. Ispilu-neuronak.
  • Oroimen motak.
  • Zahartzea eta oroimena. Garunaren zahartzeari buruzko mitoak.
  • Ahanzturak eta haien zergatiak.
  • Nola hobetu oroimena.
  • Alzheimer gaixotasuna.
  • Azaldutako bideo zientifikoak.
  • Bideo "dibertigarriak".
  • Oroimen jokoak.

Sendagaiak behar bezala erabiltzeko aholkuak.

Ikastaroaren garapena

Ordubeteko lau saioko tailerra da eta Luis Arrieta Pérez doktoreak emango du.

Gehienez 15 lagunek egin dezakete tailerra.

Prestakuntza Google Meet plataformaren bidez emango da (izena eman duten pertsonek posta elektroniko bat jasoko dute, ikastaroko saioaren egunean eta orduan konektatzeko esteka batekin; baita saio horretarako materiala ere).

Ikastaro honetan parte hartzeko gutxieneko baldintza Interneterako sarbidea, kamera eta mikrofonoa dituen gailu bat (mugikorra, tableta edo ordenagailua) izatea da.

Oharra: Abenduak 7 eta 28 eta urtarrilak 4 ez dira eskola-egunak.

Izena emateak

Ikastaro honetarako izena ematea webgune honetan egin ahal izango da 2020ko azoaren 22etik  edo plazak bete arte.

Oharra: Ikastaroa ez da hasiko, gutxienez zortzi pertsonak izena eman ezean.

Prezioa: 30€

Izena emateko eta jardueraren ordainketa egiteko, honako formulario hau bete behar da, datu pertsonalen berri emateko. Gero, orri seguru batera birbideratuko zaitugu, jardueraren ordainketa egiteko (edozein banku-txartelen bitartez egin daiteke). Bertan, telefono mugikorrera bidaliko zaizun segurtasun-kode bat eskatuko zaizu. Behin prozedura amaituta, izena eman izanaren egiaztagiria jasoko duzu zure posta elektronikoan.