1. Hasiera
  2. ONCE Erakusketa
ONCE Expo Sala Araba

Informazioa

ONCE Euskadiko ‘Denontzako mundua, desgaitasunak gainditzea’ leloa daraman XVIII Argazki Lehiaketaren argazkien aukeraketak osatutako erakusketak ateak ireki ditu Gasteizko Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan (Araba Aretoa, Posta 13-15). Erakusketarako aukeratuak izan diren irudiak ikusgai egongo dira datorren irailaren 26a arte.

Aurkezpen ekitaldian hartu dute parte Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Rafael Ledesmak, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak; Emilio Solak, Arabako Gizarte Zerbitzuen Diputatuak; Livia Lopezek, Gasteizko Udaletxeko Osasun Publikoko zinegotziak; Marian Olabarrietak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak; eta Axier Urrestik, Vital Fundazioaren zuzendari orokorrak.

XVIII Argazki Lehiaketaren sarituen zerrenda honakoa da (ikusgai dago www.oncefoto.es atarian). 1. Saria: Przemyslaw Kot (Polonia) ‘Quiet lake’ lanagatik; 2. Saria: (Italia) Samuel Boldrin ‘Paralimpic swim 03’ lanagatik; 3. saria: Xuan Han Nguyen (Vietnam) ‘Passion and Practice’ lanagatik. ONCEko Afiliatua Saileko Aipamena: Carme Olle (Bartzelona) ‘Volando’ lanagatik; Gaitasuna Gutxitutako Saileko Aipamena:Jordi Cañizares (Viladecans, Bartzelona) ‘Creciendo’ lanagatik.

1. Argazkilaria Euskadi: Óscar Manso (Vitoria- Gasteiz) ‘The Game’ lana saritzeko- ONCE Euskadiko presidentearen eskuetatik jaso zuen garaikurra aurkezpen ekitaldian-; 2. Euskadiko Argazkilaririk Hoberena:Oskar Gaskon (Irún) ‘La Estupa’ lanagatik; 3. Euskadiko Argazkilaririk Hoberena: Carlos De Cos (Soraluze) ‘El Pasillo’ lanagatik.

Guztira 1377 lan aurkeztu dituzte 57 herritako 466 argazkilarik lehiaketara. Argazki gehien bidali dituzten herriak Espaniaz gain, Irango Islamiar Errepublika, Federazio Errusiarra, Vietnam eta Bangladesh izan dira. Epaimahaia osatu dute Juan Armentiak, Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioaren Presidenteak, eta harekin batera Ibai Armentia eta Jose Ramon Varela argazkilariek.

ONCE Euskadiren Argazki Lehiaketa 2001ean jarri zen abian argazkilarien lanak ezagutzera emateko, beti ere ezintasunak gainditzen diztuzten adibideak erakustearren. 2003an Lehiaketak nazioarteko maila jaso zuen Espaniako Argazki Konfederazioaren laguntzari esker, eta 2010ean mundu osoari ireki zizkion ateak Nazioarteko Argazki Artearen Federazioari esker. ONCE Euskadik antolatutako Argazki Lehiaketa aurrera atera ahal izateko Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioen laguntza izan du; baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien Gizarte Ekintza sailena ere. Gipuzkoako Argazki Elkarteak, Espainiako Argazki Konfederazioak eta FIAP-ek (Fedération Internationale de l´Art Photographique) ere lagundu dute.