1. Hasiera
  2. Oinarrizko etika
Aula ética

Informazioa

Oinarrizko Etika aztertuko duen ikastaro hori, filosofia morala den aldetiko etikaren benetako konpilazioa da, Aristoteles eta Kanten teorietatik hasita, giza etikaren eta moralaren gaur egungo kritikak eta perspektibetaraino. Fundamentazio etikoa, errespetu absolutuaren morala.

José María Aguirre Oraá Gasteizko Teologia Fakultatean Teologian lizentziatua da eta Lovainako Unibertsitatean (Belgika) Filosofian doktorea. Bere ibilbide profesional luzean hainbat mintegi koordinatu ditu Lovainako Unibertsitatean eta Filosofia irakasle titularra izan da Gasteizko Teologia Fakultatean eta Errioxako Unibertsitatean. Filosofiari buruzko liburu batzuk eta hainbat artikulu idatzi ditu, eta gainera, itzultzailea da. Epistemologia, filosofia morala eta politikoa, antropologia filosofikoa eta erlijioaren filosofiari buruzko ikerketan espezializatu da.

Ikastaroa asteartero emango da, 2019ko otsailaren 5etik ekainaren 4ra arte -martxoaren 19an eta apirilaren 23an eta 30ean izan ezik- 11:00etatik 13:00etara, Sancho el Sabio Fundazioaren eraikinean (Betoñuko Atea, 23).

Programa

  • Etika filosofia morala den aldetik.
  • Aristotelesen etika.
  • Kanten etika.
  • Kritikak moralari.
  • Gaur egungo ikuspegiak.
  • Giza existentzia eta dimentsio etikoa.
  • Argumentazio morala eta fundamentazio etikoa.
  • Errespetu absolutuaren morala.
  • Etika aplikatuaren eremua.
  • Etika eta egoera.
  • Arazo bioetikoa.
  • Etika eta politika
  • Etika eta ekonomia.
  • Etika, arrazoia eta emantzipazioa.

Izena emateak

Kordoi Etxean (Aiztogile, 24), 2019ko abenduaren 19tik aurrera, leku guztiak bete arte.

Prezioa: 30 €.