1. Hasiera
  2. Odile Rodríguez de la Fuente
Odile

Odile Rodríguez de la Fuente

Odile Rodriguez de la Fuente izango da Hitzak ekimenaren inaugurazioko hizlaria. Félix Rodríguez de la Fuente naturalista eta dibulgatzaile ospetsuaren alaba izateagatik ezaguna egin zen arren, bere ibilbide profesionalak protagonismo propioa hartu du.  

Cum Laude lizentziatua Zientzia Biologikoetan eta Zine Ekoizpenean Los Angelesen, aitarengandik heredatu zuen natura ezagutzera emateko bere bokazioa. Urte batzuk eman zituen Washington DCn, National Geographic-en egoitzan lanean, eta 2004an Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioa sortu zuen. Fundazio horren zuzendaria izan zen 15 urte luzez. Zientzia- eta ingurumen-dibulgazioko proiektuen buru izan da hainbat euskarritan, hala nola aplikazioetan, erakustaldietan, aldizkarietan, online plataformetan, dokumentaletan, liburuetan eta kontsumo-produktuetarako berme-marketan.

Gaur egun, klima-aldaketak gizadiari dakarkion erronkan jarri ditu bere ahalegin dibulgatzaileak. Modu aktiboan jarraitzen du kontserbazioarekin lotuta, hainbat aholku-batzordetan eta lantaldetan parte hartuz, eta Rewilding Europe patronatuko kide ere bada.

Hitzaldia

Emango duen hitzaldiaren izenburua 'El Hombre en la Tierra' izango da: Félix Rodríguez de la Fuente, duela 41 urte hil zen Alaskan, hegazkin istripu batean. Naturalista, ikasketez medikua eta masa-komunikatzaile handia, ehunka irrati eta telebista orduko ondarea utzi zigun, entziklopediak eta herrialde oso baten kontzientzia aldatzen lagundu zuten beste hainbat produktu, eta, ondorioz, milaka bokazio piztu ziren. Odile alabaren eskutik, hitzaldiak Felixen  hainbat une eta xehetasun ekarriko ditu gogora. Rodríguez de la Fuentek gizakiak naturarekin duen harremanari buruz zuen ikuspegi argigarri eta aurreratuaz ere arituko dira, eta zendu zenetik aurrera egin dugun ala ez azalduko dute.

 

Gonbidapenak

 

Sarrera doakoa izango da, baina hitzaldietara joan ahal izateko aldez aurretik gonbidapena jaso behar da behean aurkituko duzuen estekan. Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

 

Gonbidapenak agortuak