
Vital Fundazioak ahalegin handia egiten du urtero euskal profesionalek aurreko urtean egindako edo ekoitzitako zinema lanik onenak eskuratzeko. Edizio honetan aurre-covid formatua berreskuratuko du, Vital Jardunaldi bakoitzean film luze bat eta labur bat proiektatuz. Aurten 38. edizioa ospatuko du, pandemiaren aurreko formatua berreskuratuz.
OCULTO
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Imanol Ortiz López
- GIDOIA Imanol Ortiz López
- EKOIZPENA: Amania Films
- ARGAZKILARITZA: Kenneth Oribe
- MUNTAIA: Álvaro Herrero, Imanol Ortiz
- MÚSIKA: José Luis Canal
- ANTZEZLEAK: Alba García, David Blanka, Daniel Albaladejo, Isabel Gaudí
- IRAUPENA: 9 m
- HIZKUNTZA: Gaztelania
Sinopsia
Bi emakume ezezagun: Doroty, Erdialdeko Amerikako 45 urteko etxeko langilea eta Mari, adinekoa eta gorreria arazoak dituena, behartuta daude koronabirusaren hedapena saihesteko ezarritako konfinamendua elkarrekin pasatzera.
Imanol Ortiz López
Zuzendaria eta gidoigilea. Bera lanak nazioko zein nazioarteko hainbat jaialditan izan dira aukeratuak eta sarituak. Gaur egun "DISFORIA" film luzearen proiektua prestatzen ari da, David Jasso-ren eleberrian oinarritua. Bien bitartean, lan hori beste zenbait lanekin uztartzen ari da, esaterako mikro antzerkiko zenbait lanen sorkuntzarekin eta zuzendaritzarekin, Fernando Iwasaki idazlearen AJUAR FUNERARIO liburua komikirako egokitze lanarekin, eta film laburren zuzendaritza, besteak beste, `Oculto´ edo N-666.
ÉRASE UNA VEZ EN EUSKADI
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARIA: Manu Gómez
- GIDOIA: Manu Gómez
- EKOIZLEA: Érase una vez mi cuadrilla la película, La Canica Films.
- ARGAZKILARITZA: Javier Salmones
- MUNTAIA: Ángel Hernández Zoido
- MUSIKA: Aránzazu Calleja
- ANTZEZLEAK: Asier Flores, Aitor Calderón, Hugo García, Miguel Rivera, Luis Callejo, Marian Álvarez, Vicente Vergara, Pilar Gómez, Vicente Romero, María Isasi, María Alfonsa Rosso, Arón Piper, Yon González, Josean Bengoetxea, Martxelo Rubio, Ruth Díaz
- IRAUPENA: 100m.
- HIZKUNTZA: Gaztelania
Sinopsia
Euskadi 1985. Ikasturtea amaitu da, eta azkenean iritsi dira opor maiteak. Marcosek eta bere hiru lagunek, José Antoniok, Paquitok eta Tonik, uda noiz iritsiko irrikaz daude, uda oparoa, batez ere, hamabi urterekin apenas axola duelako non, noiz eta nola. Bizitzak utzi dien labirintoan barrena ibiliko dira, Euskadi zahar, borrokalari eta nahasi batean. Grafitiz beteta dauden eta gomazko pilotek eta askatasun-ametsek bertan errebotatzen duten hormez osatutako eta kooperatibetan aurrefabrikatutako zeru gris batez estalitako labirintoan barrena, non heriotzak eta bizitzak jada ez duten harreman formalik.
Manu Gómez
Irudi eta soinuan lizentziaduna da eta goi-mailako zinema-ikasketak egin ditu. Bere jarduera profesionala irakaskuntzarekin uztartzen du, Madrilgo Zinema Institutuan irakasle gisa baitihardu. 2000n zuzendu zuen bere lehen film laburra, `Hilarri´, eta Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen Bilboko Film Laburren eta Zinema Dokumentalaren Jaialdian. Ondoren, `Das Kind´ (2013) eta `Nur y Abir´ (2020) zuzendu zituen. `Sei Hermanas´, `Derecho a soñar´ eta `Néboa´ telesailen zuzendaria ere izan da. `Érase una vez en Euskadi´ da bere lehen film luzea.
Sarreren salmenta eta prezioa
Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:
- Abonuen prezioa: 15 €
- Sarreren prezioa: 4 €
SARRERAK AGORTUTA