1. Hasiera
  2. Noemí de Miguel
Noemí de Miguel

Noemí de Miguel

Noemí de Miguel errioxarra da, bokaziozko kazetaria eta ekintzailea, bere burua definitzean erabiltzen dituen hitzetan. Irratian hazi zen, RNEk Vitoria-Gasteizen duen irrati-etxean, besteak beste, eta 2005etik telebista da bere komunikabidea. Canal + errealitate bihurtu zen ametsa zen. 'El día del fútbol' eta 'Noche de Champions' aurkeztu zituen eta Iniestaren gola bizi izan zuen Hegoafrikako estadioan. 2016tik zirkuituz zirkuitu dabil munduan zehar, Movistar F1-en eskutik. "Istorio kontalaria naiz eta sekula ez naiz bidaiatzeaz eta ikasteaz nekatuko ". 

Bost urte hauetan Noemí de Miguelek buelta asko eman dizkio munduari, Niki Lauda-rekin hitz egin du, Carlos Sainz-ekin podiumera igo da, Alonsok ‘laster arte’ esan zuenean ere hantxe zen bera eta Hamiltonen zazpigarren mundiala ere bizi izan du. Baina Lurmutur Hirian maratoi bat ere egin du. "Betiko nagia ematen dit maleta egiteak, baina, orain, zapatilak eramaten ditu beti". "Lasterketetako bizitza ez da gutako bakoitzak egiten dugun lasterketa baino zirraragarriagoa", esan du.

Hitzaldia

Bere hitzaldiaren izenburua 'Lasterka/ A la carrera' izango da, eta futbolaren berri ematetik 1 Formulara igaro zenean bere bizitzan izan zuen aldaketa handia kontatuko du. "Erosotasunetik berriak eragiten duen kezkara". Apaltasuna, lana, oztopoak, aukerak, motibazioa, akatsak, irmotasuna, helburuak, … ohiko kontzeptu bihurtu dira Noemí de Miguelentzat. Eta inoiz huts egin ez dion antolatzailea: kirola.

Gonbidapenak

Sarrera doakoa izango da, baina hitzaldietara joan ahal izateko gonbidapena jaso behar da aurrez Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara (ostiral arratsaldea itxita). Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.