1. Hasiera
  2. Node
  3. 2019 Laguntza-deialdia

2019 Laguntza-deialdia

Aurkezpena

Irabazi asmorik gabekoak izan eta oinarrietan zehaztutako arloetan diharduten Arabako erakundeentzako eta elkarteentzako laguntza-deialdia eman du ezagutzera Vital Fundazioak. Arabarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuei laguntza ematea dugu helburu, eta gardentasuna, baldintza berberetan parte-hartzea eta Arabako gizarte ehuneko erakunde guztien konkurrentzia askea sustatzeko konpromiso irmoa dugu.

2019an, hiru laguntza-deialdi egingo ditu Fundación Vital Fundazioak eta honako data hauetan izan dira: lehenengo eskaera urtarrilaren 8tik 23ra izan zen. Bigarrena, maiatzaren 2tik 15era eta hirugarrena, irailaren 16tik urriaren 2ra artekoa izango da.

Lehenengo deialdi bietan aurkeztu beharreko proiektuak 2019an burutu beharko dira. Hirugarren deialdira aurkezten direnak 2020ko lehen seihilekoan ere burutu daitezke.

Elkarte edo erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake III. Deialdi honetara. Proiektu bakoitzak dagozkion definizioak eta gastu nahiz sarreren aurrekontuak ekarriko ditu eta proiektu horiek Vital Fundaziotik inoiz laguntzarik jaso gabeak izango dira eta/edo proiektu sortu berriak.

Arabako elkarte eta erakundeek aurten egingo diren hiru deialdietatik bitara aurkez daitezke, eta deialdi bakoitzera proiektu bakarra aurkez dezakete.

Prozesuaren jarraipena

  • Laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 16tik urriaren 2ra arte izango da.
  • Proiektuak eta emango diren laguntzak Vital Fundazioaren Patronatuak ebaluatuko ditu, eta deialdi honetako oinarrietan  zehazten zenari jarraiki, 2019ko urriaren hilean ezagutaraziko da haien ebazpena.
  • Ebazpena zuzenean jakinaraziko zaio erakunde bakoitzari.

2019ko 3. Laguntza-deialdiaren eskabidea