
Hibridalab antzinako Arabako Foru Artxiboaren eraikinean dago, eta berezitasun batekin sortu da: gure ingurunean ez dago diziplina, eragile eta ezagutzen arteko hibridazioa ardatz duen berrikuntza zentrorik; eta sortu ere, sortu da sinetsita Arabako enpresa, gizarte eta herritar sarearen ahalmen aniztasunaren konbinaziotik soilik heldu dakiekeela, eskuarki, etorkizuneko erronka handiei.