1. Hasiera
  2. Node
  3. 2019ko Vitaleko arte Lehiaketaren irabazleen erakusketa
CERTAMEN ARTE VITAL 2019

Informazioa

Vital Arte Lehiaketaren 2019ko edizioko artista irabazleek beren lanak erakutsiko dituzte talde-erakusketa batean, Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Vital Fundazioak antolatzen duen eta Arabako artistei zuzenduta dagoen lehiaketa horrek gure lurraldeko kultura sektorea bultzatzen laguntzea du helburu, zehazki, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken diziplinetan. Irailaren 25era arte egongo da zabalik erakusketa.

Vital Fundazioak, urteetan zehar hainbat ekimen kultural eta artistikorekin konprometituta, Arabako artisten edo lurraldean bizi direnen lanari balioa ematen saiatzen da lehiaketa honen bidez. Edizio honetan 132 lan aurkeztu ziren guztira, guztiak berriak, originalak, argitaratu gabeak eta gai eta teknika librekoak. Horietatik, 80 baino gehiago pintura kategorian kokatu ziren, 19 eskulturan, 17 argazkigintzan eta beste 14k beste teknika artistiko batzuen alde egin zuten.

Horien guztien artean, 1.500 euroko hiru sariak honela ematea erabaki zuen epaimahai profesionalak: Javier Berasaluceri 'Porvenir' argazki-lanagatik, eta Peter Sojka eta Brayan Chipanari 'La visita' (Naustevnici) eta 'En la memoria' olioengatik, hurrenez hurren.

Diru-zenbatekoaz gain – 1.500 euro irabazle bakoitzari –, sariak barne hartzen zuen, halaber, Vital Fundazioak saritutako obren egileei erakusketa-areto bat lagatzea, 2020ko programazioan talde-erakusketa bat egiteko. Hortaz, hilaren 25era arte, Berasalucek, Chipanak eta Sojkak euren lanak jendaurrean erakusteko aukera izango dute.