1. Hasiera
  2. Node
  3. Rafaél Fernández Zubiaga Erakusketa
Zubiaga_2

Informazioa

Vital Fundazioa erakusketa-zentroak ‘Pintorea obra-tokian/Un pintor a pie de obra’ lana egongo da ikusgai. Rafael Fernández Zubiaga pintoreak in situ, berak gogoko duen eran, pintatutako paisaien aukeraketa bat. Tamaina ertaineko olio-pinturak, bere lan osoaren ordezkapena den laburpen txikia. Abenduaren 12ra arte izango da zabalik.

Rafael Fernández Zubiaga, ‘Zubiaga’ izenaz ezaguna mundu artistikoan, Gordexolan jaio zen (Bizkaia), 1933an. Txikitatik bizi zian zen Urduñan eta txikitatik nabarmendu zen bere dohain artistikoak zirela-eta. 9 urte zituela, eta zapataria lanbidez, baina marrazkilari autodidakta zen bere aitaren gidaritzapean, atentzioa deitzen zuten argazki-kopia handituak egiten zituen arkatzez eta ikatz-ziriz. Bere zenak bultzatuta, hamalau urte zituela, olio-pinturaz marrazten hasi zen. Baliabide tekniko eskasez, bere eskualdeko bazterrak eta paisaiak pintatzen zituen, eta paraje horietako batean egin zuen topo bere bizitza artistikoko pertsona garrantzitsuenetako batekin, Bay-Sala pintorearekin.

Pintore horrek animatuta eta aholkatuta, 15 urte zituela, familia-negozioa utzi eta ibilbide artistikoari ekitea erabaki zuen. Madrilera joan ziren, museoak eta arte-galeriak bisitatzera eta Euskadi korritu zuten paisaiak pintatzen. Hartara, bere ezagutza teknikoak zimendatu zituen eta bere bokazio artistikoa sendotu. Bi urte geroago bere bakarkako ibilbideari ekin zion eta penintsula eta Afrika iparraldea korritu zituen, bere paisajista dohainak finduz. Bere lanetan, argia eta kolorea baziren protagonista nagusiak. 18 urte zituela, bere lehenengo erakusketak egin zituen Gasteizen eta Bilbon. 

1956an Arrasaten finkatu zuen bere etxebizitza eta albo batera utzi zuen bere ibilbide artistikoa, han sortu zuen negozioak denbora kenduta. 90eko hamarkadaren amaierara arte ez zuen berriz hartu astoa eta berriz egin zuen topo bere euskal paisaia maitatu eta oroituak. Hainbat herrialdetatik ibili zen eta bere pintzelada berri bakoitzean artistaren arima berriztua islatu zuen. Naturaren elementu bizienak harrapatzen zituen, argiz, kolorez eta perspektibaz blaituta.

Erakusketako lan guztiak dira olio-pintura ertainak eta in situ margotuak, eta bere lana islatzen duen 34 piezaz osatutako aukeraketa da. Bere kuadroak bizitza ulertzeko modu batenen emaitza dira, egiteko estilo zuzena eta inpresionista. Laburbilduz, egilea bezain bizizalea den pintura da, ‘obra-tokian’ egina, zuzen-zuzenean, eta lan-mota horri atxikita datozen eguraldi txarrak eta zailtasunak gaindituta.