
Vital Fundazioak ahalegin handia egiten du urtero aurreko urtean euskal profesionalek egindako edo ekoitzitako zinema-lanik onenak izateko. Aurten 39.edizioa ospatuko du eta Vital egun bakoitzean film luze bat eta labur bat proiektatuko ditu. Ondoren, solasaldi bat izango dute protagonistekin.
N-666
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Imanol Ortiz López
- GIDOIA: Imanol Ortiz López, Sergio Granda
- EKOIZPENA: Amania Films
- ARGAZKILARITZA: Kenneth Oribe
- MUNTAIA: Ainara López
- MUSIKA: José Luis Canal
- ANTZEZLEAK: Ane Lekanda, Erik Probanza
- IRAUPENA: 4 m.
- HIZKUNTZA: Dialogorik gabe
Sinopsia
Gazte batek gauez gidatzen du bere mugikorrean hainbat argazki errepasatzen dituen bitartean. Egun horretako argazkiak ikusi dituenean, horietako batzuetan presentzia bitxia ikusi du. Autoa gelditzean, bakarrik dagoela egiaztatu... ala ez?
Imanol Órtiz López
Zuzendaria eta gidoigilea. Bera lanak nazioko zein nazioarteko hainbat jaialditan izan dira aukeratuak eta sarituak. Gaur egun `DISFORIA´ film luzearen proiektua prestatzen ari da, David Jasso-ren eleberrian oinarritua. Bien bitartean, lan hori beste zenbait lanekin uztartzen ari da, esaterako mikro antzerkiko zenbait lanen sorkuntzarekin eta zuzendaritzarekin, Fernando Iwasaki idazlearen `Ajuar Funerario´ liburua komikirako egokitze lanarekin, eta film laburren zuzendaritza, besteak beste, `Oculto´ edo `N-666´.
SURO
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Mikel Gurrea
- GIDOIA: Mikel Gurrea, Francisco Kosterlitz
- EKOIZPENA: Lastor Media, Malmo Pictures, Irusoin
- ARGAZKILARITZA: Julián Elizalde
- MUNTAIA: Ariadna Ribas
- MUSIKA: Clara Aguilar
- ANTZEZLEAK: Vicky Luengo, Pol López, Ilyass El Ouahdani
- IRAUPENA: 116 m.
- HIZKUNTZA: Katalana (azpitituluekin), Gaztelania
Sinopsia
Helenak eta Ivanek bizitza berri bat eraiki nahi dute artelatz-basoetan, baina, lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak dituztenez, bikotearen etorkizuna kolokan jarriko da.
Mikel Gurrea
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Zuzendaritzako master bat egin zuen London Film School ikastetxean. Honako film labur hauek zuzendu ditu: Primo (2008); Los gatos del tejado (2009); Rojo en el agua (2010); Txoria (2013); Foxes (Kimuak, 2015), Montrealgo zinema-jaialadian saritua; eta Heltzear (Kimuak, 2021), Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti atalean film laburren lehiaketan parte hartu zuena. Suro proiektua, Gurrearen lehen film luzea, Ikusmira Berriak proiekturako hautatu zuten 2016an.
TRAILERRA
Sarrerak
- Abonuen prezioa: 15 €
- Sarreren prezioa: 4 €
Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:
SARRERAK AGORTUTA