
The Way Out pertsona transentzako klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean izan duen eragina erakusten digu. 2020ko martxoan, covid-19agatiko mundu-pandemiaren ondorioz, klubak bere ateak itxi zituen lehen aldiz bere 28 urteko historia osoan. Zer-nolako etorkizuna izango ote du leku berdingabe horrek?
Informazioa
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Izaskun Arandia
- Gidoia: Izaskun Arandia
- Ekoizpena: IZAR FILMS
- Argazkigintza: Nerea Falagan
- Muntaia: Maitane Carballo, Zigor Garro
- Musika: Yogurinha Borova, Geri Love, Arturo Gallo, T-Party T-Party
- Iraupena: 70 mins
- Hizkuntza: Ingelesa. Azpitituluak erderaz.
Zuzendaria
IZASKUN ARANDIA
Aspalditik zinema- eta telebista-ekoizpenean diharduen, Erresuma Batuko ikus-entzunezko enpresa ezagunentzat lan egin zuen 2010ean Izar Films sortu aurretik. Orain Euskal Herrian bizi da, film laburrak ekoitzi eta zuzendu ditu eta guztira 6 film luze dokumental ekoitzi ditu, besteak beste, `To Say Goodbye´ , `Muga deitzen da Pausoa´ , eta `Non dago Mikel?´. Halaber, `Ni Naiz Naizena ´ websaila ere idatzi eta zuzendu du. `My Way Out´ da zuzendu duen fikziozko lehen film luzea.
Entradas
Entrada libre hasta completar aforo.