1. Hasiera
  2. Musikara hurbildu
Acércate a la música

Informazioa

Ikastaro honek musikaren hainbat alderditara hurbildu nahi du oro har, ahalik eta protagonismo handiena emanez eta aktiboki gozatzen saiatuz.

Programa

  • Abesti errazak ikastea, ahots batekin, hainbat ahotsekin eta/edo kanonean interpretatuz.
  • Partiturak ezagutzea eta aztertzea: sinboloak, italierazko terminoak, horietan agertzen diren laburdurak eta grafiak.
  • Orkestra ikastea: instrumentuen familiak, horien banaketa, jotzeko modua.
  • Gorputzaren bidez erritmoa sentitzea, hainbat estilotako musikekin koreografia labur errazak ikasiz.
  • Musikaren historiara hurbiltzea, garai, estilo eta autore garrantzitsuenak aztertuz, baita haien obra entzunenak ere.
  • Instrumentu-multzo txikiak Orff instrumentuak erabiliz praktikatzea.
  • Eta taldeak eskatuta sortzen den guztia.
  • Lekua, ordutegia eta iraupena

Udaberria Musika Eskola (Abendaño 48), ostegunetan 10:45etatik 12:15etara. 2021eko irailaren 30etik 2022ko urtarrilaren 27ra (eskolaz kanpokoa: abenduaren 30a eta urtarrilaren 6a).

Prezioa
70 €.

Ikastaroaren garapena

Eskolako Piano eta solfeoko irakasle batek emango du. Era berean, ikasturteko une jakin batzuetan, eskolako hainbat irakaslek parte hartuko dute.
 

Izen-emateak

Ikastaro honetarako izen-ematea web orri honetan egin daiteke 2021eko irailaren 6tik 19ra edo plazak agortu arte.

(*) Inskripzio presentzialak Vital Fundazioarekin harremanetan jartzea.