1. Hasiera
  2. Mugikorrerako argazkigintza
Mugikorako argazkia

Informazioa

Ikastaro honek argazkigintzari buruzko oinarrizko nozio batzuk eskaini nahi ditu, gure argazkiak egitean kontuan hartu beharrekoak.

  1. Argazki-kameraren oinarrizko erabilera
  2. Nola erabili zure kamera erretratuak egiteko
  3. Nola erabili zure kamera zuri-beltzera aldatzeko
  4. Food Styling (argazki gastronomikoak)
  5. Makro argazkiak (objektuak, animaliak, loreak)
  6. Paisaien argazkia
  7. Panoramikak
  8. Konposizioaren erregelak
  9. Haurtxoen argazkiak
  10. Flat Lay (produktuen argazkia)
  11. Argazki-angeluak
  12. Argia
  13. Enkoadraketak
  14. Poseak
  15. Iragazkiak
  16. Errebelatua
  17. Argazkigintzako aplikazio mugikorrak

Ikastaroaren garapena

Praxia Educación adinekoen prestakuntzan espezializatutako enpresak emango du tailerra.

Gehienez 15 lagunek egin dezakete tailerra.

Prestakuntza Google Meet plataformaren bidez emango da (izena eman duten pertsonek posta elektroniko bat jasoko dute, ikastaroko saioaren egunean eta orduan konektatzeko esteka batekin; baita saio horretarako materiala ere).

Ikastaro honetan parte hartzeko gutxieneko baldintza Interneterako sarbidea, kamera eta mikrofonoa dituen gailu bat (mugikorra, tableta edo ordenagailua) izatea da.

Oharra: Apirilak 1 ez dago klaserik.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaro honek 24 saio ditu, eta 2021eko martxoaren 23tik ekainaren 17ra eskainiko dira, 

  • Astearte eta ostegunetan, 9:30etatik 10:30etara.

Oharra: Apirilak 1 ez dago klaserik.

Izan emateak

Ikastaro honetarako izena ematea webgune honetan egin ahal izango da, 9:00etatik aurrera, 2021ko martxoaren 3tik 14ra edo plazak bete arte.

Prezioa: 40 €

Oharra: Ikastaroa ez da hasiko, gutxienez zortzi pertsonek izena eman ezean.

Informazio gehiago eta itxaron zerrendaren kudeaketa posiblea, bulego orudetan 945 77 68 58, zenbakira deituz

Izena emateko eta jardueraren ordainketa egiteko, honako formulario hau bete behar da, datu pertsonalen berri emateko. Gero, orri seguru batera birbideratuko zaitugu, jardueraren ordainketa egiteko (edozein banku-txartelen bitartez egin daiteke). Bertan, telefono mugikorrera bidaliko zaizun segurtasun-kode bat eskatuko zaizu. Behin prozedura amaituta, izena eman izanaren egiaztagiria jasoko duzu zure posta elektronikoan.