1. Hasiera
  2. Mójate-Busti Zaitez 2021

Informazioa

‘Mójate- Busti Zaitez’ esklerosi anizkoitza pairatzen duten pertsonekiko sentsibilizazio- eta elkartasun-kanpaina da. Ekimenari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko igerilekuetan eta hondartzetan egiten da, eta pertsona guztiek parte har dezakete bertan, gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko behar dituzten birgaitze-zerbitzuak mantentzen laguntzeko dirua biltzeko

Gizartea gaixotasun horren inguruan sentsibilizatzeko, Mojate-Busti Zaitez ekimena antolatzen da udaro, duela hogeita hiru urtetik hona (nahiz eta iazkoa ezin izan zen aurrez aurreko eran burutu pandemiagatik). Oraingoan, Estadio Fundazioko, Mendizorrotzako eta Aldaieta Klub Nautikoko igerilekuetan parte hartu ahal izango da Araban.