1. Hasiera
  2. Minbiziaren Aurkako V. Martxa
AECC Alava

Informazioa

Arabako AECCrekin lankide izan nahi duten pertsona guztientzat irekirik, lehiakorrak ez diren proba hauek erabateko babesa eskaini nahi die minbizia duten pertsonei eta beren familiei, gaitz horren prebentzio eta goiz detektatzeari eta ikerketari.

Vitoria-Gasteizen urriaren 6an espero diren 2.500 parte hartzaileek sei kilometrotako ibilbidea egingo dute Arka kaletik 11:30ean irtenda eta San Prudentzio kaleko helmugara iritsi behar dute. Bukatzean, Espainia Plazan pintxo-pote solidario batek bilduko ditu, eta Zumba eta Gbox saio bat ere emango da. Horrez gain, nahi duenak Nordic Walking eginez parte har dezake martxan Linfedema eta Lipedemari buruzko Adelprise Elkartearekin batera.

Izena emateak eta dortsalak jasotzea

Izen-emateak, minbiziaren aurkako ikerketarako osorik izango denak 7 euroko prezioa izango duelarik, datorren astelehenetik aurrera, irailaren 9tik aurrera, aurrez aurre egin ahal izango da El Corte Inglés (Jesus Guridi kalea, 1) kirol dendan, ostiralera arte, urriaren 4ra arte, merkataritza ordutegian eta larunbatean, urriaren 5ean, 14:00ak arte. Era berean, urriaren 2ra arte izen-emateak www. rockthesport.com web orriaren bidez ere egin daitezke.

Oroitzapen motxilak eta elastikoak ematea merkataritza-gunean bertan egingo da NA eta fotokopia bat edo ordainketa ticket bat aurkeztuta. 10:00etatik 21:00etara jaso ahal izango dira urriaren 3 eta 4an, eta urriaren56an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.