
Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak eta Vital Fundazioak antolatutako Martxak izaera ludikoa ere badu kirol proba izateaz gain, ez da lehiakorra eta lagundu nahi duten pertsona guztientzat dago irekita. Gainera, minbizia duten pazienteei eta haien familiei laguntza integrala ematea du helburu, baita gaixotasun horren prebentzioa eta detekzio goiztiarra bultzatzea ere.
Informazioa
6kmko(joan-itzulia) ibilibidea Armentiaraino.Elkarteak iazko errekorra gainditzea espero du, 2.500 parte-hartzailetik gora. Behin proba amaituta, Plaza Barrian pintxopote solidario bat eta Zumba eta Gbox klase bat izango dira.
Izen-emateak
Izen-ematea hurrengo formularioan egin daiteke, irailaren 27ra arte, edo El Corte Ingleseko Kirol dendan bertan, irailaren 30era arte.
Plaza librerik geratzen bada, azken orduan izena eman ahal izango da irteeran bertan.
Prezioa 10 €-koa da eta bildutako guztia ikerketa-proiektuetara bideratuko da oso-osorik.
Kamisetak eta oroimenezko poltsak El Corte Ingleseko Kirol Dendan bertan emango dira, irailaren 28an eta 29an, 10:00etatik 21:00etara eta 30ean, 10:00etatik 14:00etara.
ONLINE IZEN-EMATEAK ITXITA