1. Hasiera
  2. Minbiziaren aurkako martxa 2022
Marcha contra el cáncer

Informazioa

Proba hau Minbiziaren aurka Araban lan egin nahi duten pertsona guztientzat dago zabalik. Martxa ez lehiakor honen leburua da minbizia duten pazienteei eta haien familiei laguntza integrala ematea, gaixotasun horren prebentzio eta detekzio goiztiarrean laguntzea eta ikerketa bultzatzea.

  • Irteera ordua: 11:30ean
  • Kilometroak: 6km-ko ibilbidea
  • Ibilbidea: Arka enparantzatik Armentiaraino eta buelta San Prudentzio kaleko helmugara.
  • Precio: 8€ (izen-ematea + kamiseta, zergak barne)

BIldutako guztia ikerketa-proiektuetan inbertituko da oso-osorik.

Ibilaldiaren ondoren, jaia Plaza Berrira eramango dugu eta pintxopote solidario batekin eta Zumba eta Gbox klaseekin jarraituko dugu.

Izen-emateak

Izen-emateak irailaren 12tik urriaren 5era arte, El Corte Ingleseko kirol-dendan inprimaki honen bidez edo aurrez aurre, urriaren 7ra arte, merkataritza-ordutegian, eta urriaren 8an, 20:00etatik 14:00etara. Plazak soberan badaude, azken orduan egin ahal izango dira, irteera berean.

Kamiseta eta oroimenezko poltsak Gasteizko El Corte Ingleseko kirol-dendan banatuko dira, urriaren 6an eta 7an,10:00etatik 21:00etara eta urriaren 8an, 10:00etatik 14:00etara, NAN edo izen-emate txartela aurkeztuz.