1. Hasiera
  2. Midnight Boogie Weekend 2019
Midnight Boogie Weekend

Programazioa

  • Osteguna, azaroak 21. 20:00etan. Vital Fundazioa Kulturunea.
    • Tate Taylor zuzendariaren ‘Get on up’ filmaren emanaldia (2014). James Brownen biografian oinarritutako filma da. Sarrera dohainik da eta aretoko eserlekuan bete arte izango da sartzeko aukera.
Video
  • Ostirala, azaroak 22. 22:30ean. Helldorado aretoa.
    • Musikak zuzenean izango da gaueko protagonista, Eli Paperboy Reed iparramerikarraren presentziaz. Kontzertua 22:30ean hasiko da, hala ere, ateak 21:30etik aurrera izango dira irekita. Sarrerek 20 euroko prezioa izango dute bazkideentzat, 22 euro aldez aurretik erosiz gero eta 25 euro aretoko txarteldegian erosiz gero. VSDn ere eros daitezke (Bastiturri kalea, 5) eta www.helldorado.net webgunearen bidez ere bai. 
Video
  • Larunbata, azaroak 23. 17:00etan. Old Tower Stuff (San Bizente aldapa, 3).
    • Jaime Bajo eta Jaume Mira-ren "El hechizo del Groove" liburuaren aurkezpena.
  • Larunbata, azaroak 23. 17:00etan eta 18:15ean. Kordoi Etxea.
    • 6 eta 12 urte arteko neska-mutilentzako tailer musikala. Tailer honetarako izena-ematea dohainik da eta webgune honen bitartez baino ezin daiteke egin, urriaren 29tik aurrera.
  • Larunbata, azaroak 23. 22:30ean. Helldorado aretoa.
    • Kontzertua: Zoot Money & Band (UK/E. Herria) + Pasapogas Hammond Quartet. Sesion DJS - Alfie Linney (UK), ISB Lester, Emilo Burgoa, Gonzalo Losa.  Kontzertua 22:30ean hasiko da, hala ere, ateak 21:30etik aurrera izango dira zabalik. Sarrerek 18 euroko prezioa izango dute bazkideentzat, 20 euro aldez aurretik erosiz gero eta 23 euro aretoko txarteldegian erosiz gero. VSDn ere eros daitezke (Bastiturri kalea, 5) eta www.helldorado.net webgunearen bidez ere bai.
Video
Video

Creative Soul musika-tailerra

Larunbatean, azaroak 23, musika tailerra egingo da 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Saio bi egingo dira: 17:00etan eta 18:15ean. Tailer horiek partaide kopuru mugatua dute, hau da, 25 ume saio bakoitzeko.

Tailerra Kordoi Etxeko areto gotikoan emango da eta tailerra egiten den bitartean begirale batek artatuko ditu umeak, beraz, EZ da nagusirik onartuko gela barruan.

Tailer honetarako izena-ematea dohainik izango da eta asteazkena den azaroaren 1eko 08:00etatik aurrera izango da eskura webgune honetan bertan. Behin izena ematea gauzatuta, inprimakia eraman beharko duzu edo zure posta elektronikora helaraziko dizugun  qr-a erakutsi zure mugikorraren bidez.

Lekuak agortu dira

Musika-tailerran izena ematea (17:00.)Musika-tailerran izena ematea (18:15.)