1. Hasiera
  2. 'Mendia femeninoan' erakusketa
foto1

Informazioa

Jon Martínezek (Vitoria-Gasteiz, 1978) pasio beragatik, mendiagatik, beren bizitzak mugaraino eraman dituzten emakumeen borondatea, indarra eta ametsak erakusten dituzten argazkiak aukeratu ditu erakusketa honetarako. 'Mendia femeninoan' proiektuan emakume horien indarra erakutsi digu artistak, modu zuzen eta zintzoan; energia transmititzen duten irudiak dira, begietara begiratzen digutenak, eta hausnarketa pertsonala egitera gonbidatuko gaituzte.

Egileak berak dioenez: "Helburua ez da justizia sozialeko proiektu bat izatea, baizik eta mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko modu bat, kasu askotan ezezaguna den errealitate bat erakusteko modu bat. 'Mendia femeninoan' erakusketak berdintasunaz hitz egingo digu, emakumeei buruz hitz egingo digu eta mendiaz hitz egingo digu, mendia erakutsi gabe".