1. Hasiera
  2. Mendi Tour Vital Fundazioa 2021

Mendi Tour Vital Fundazioa 2021Zinema

Informazioa

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak.

Hillary – Ocean to Sky, Everest – The Hard Way, Out of the Blue, zinema-titulu handiekin batera, izen handiko zuzendariak nabarmentzen dira, hala nola Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edo Mike Douglas & Anthony Bonello tandema.

Horrez gain, lau euskal ekoizpen daude:Arriesgarse a Vivir, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet bezalako alpinistekin, The Walk On Project Fundazioaren inguruan;Mendian Hil, Hirian HilIñaki Peña zuzendari eta zainketa aringarrien mediku espezialistaren lana, Euskarazko Film Onenaren Saria irabazi zuena; eta Mikel Sarasola protagonista deneko bi pelikula: berak zuzendutakoThe Tears of Shivaeta Ruben Crespok zuzendutakoAterpean Ateri.

MENDI TOUR 2021 VITAL FUNDAZIOA EGITARAUA

Mendi Tou 2021

 

Otsailak 15 astelehena (18:30)


ATERPEAN ATERI: Mikel Sarasola kur lasterretako abenturekin egiten du amets etxealdi bete-betean.

HARDA THE TOUGH: Mendi Film 2020 Zuzendari Onena – Marcin Polar. Poloniako Tatra mendietako Harda haitzuloan muturreko espeleologi.

NORTH COUNTRY: Amerikar Estatu Batuetako eski dendarik zaharrenean belaunaldi aldaketa nola ematen den kontatzen duen istorio hunkigarria.

 L'ESCALADE LIBÉRÉE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria Antoine. Le Menestrel eskalatzaile mitikoaren bizitza eta pentsaera.

ARRIESGARSE A VIVIR: The Walk On Project fundazioaren baloreak alpinista eta atleta ezagunengan irudikatuta: Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastian, Nives Meroi, Romano Benet, Didac Costa...

 

Otsailak 17 asteazkena (18:30)


THE CHAIRLIFT: eskiatzailea ametsak betetzera bidean jartzen duen gailu anonimo eta ezinbesteko hori, teleaulkia.

MENDIAN HIL HIRIAN HIL: Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onena. Zaintza aringarrietan espezialista den Iñaki Peña medikuak hausnarketarako gonbitea egiten du: zenbateraino eta zertan da desberdin heriotza mendian eta hirian?. Era batera edo bestera, senide edo lagun maitatuak galdu dituztenen testigantzak.

OUT OF THE BLUE:Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Aipamen Berezia. Suitzako Oberland mendietan odisea bertikal liluragarria: highline, akroyoga, spacenet, zapi aereoak, parapentea, windsuitak...

 

Otsailak 18 osteguna (18:30)


CHARGE 2: irudi eta akzio uztartze ikusgarria konbinazio potente batetik eratorria: muturreko eskiatzaileak eta haiekin dabilen munduko drone gidari txapelduna

THE TEARS OF SHIVA: Mikel Sarasola kayakista eta zuzendari donostiarraren lana. Nepalgo Karnali ibai sakratuan barna eginiko espedizioa, haren kontserbazio aldarria buruan dela.

FREE AS CAN BE: Mendi Film 2020 Eskalada Film Onena. "Free Rider" Yosemiteko El Capitan horman, eta hura era askean eskalatzeko eginahalean bat egingo duten belaunaldi desberdineko bi lagun, tartean Mark Hudon legenda.

EVEREST - THE HARD WAY:Mendi Film 2020 Ikusleen Saria. Everesteko biderik zailenean burututako muturreko erronka alpinoa, britainiarrek 1975ean zabaldutako "The Hard Way" bideari estilo alpinoan ekin zion 1988ko esloveniarren espedizioa.

 

Otsailak 19 ostirala (18:30)


EL GRAN HITO: Mendi Film 2020 Film Labur Onena Stop-motion teknikaz landutako animazioa. "ViaCruxis"-en sortzaile Ignasi López-en lan berria.

HILLARY - OCEAN TO SKY: Mendi Film 2020 Sari Nagusia. Edmund Hillaryren azken espedizio handia: Ozeanoko uretan abiatu zen espedizioa, Ganges ibai sakratuko uretan gora motordun txalupetan nabigatu eta Himalayako Akash Parbat menditzarrean amaitzeko.

 

*Jatorrizko Bertsioetan eskaintzen dira pelikulak, azpitituluekin

Sarrera salmeta eta prezioa

Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan. Edukiera mugatua izango da, eta osasun-prebentzioko neurriak hartuko dira aretora sartzean.

Sarreren prezioa 5 €-koa da saio bakoitzeko.

 

Sarrera agostuak

Mendi Tour Araban

Halaber, Vital Fundazioak Arabako hainbat herritara hurbiltzen du Mendi Tour Vital Fundazioa. Agurainen eta Amurrion, Harresi aretoan eta Herriko Antzokian hurrenez hurren, MFF-eko film ikusgarriak emango dira.