
Eduardo Sanchezen 'Marrazketa hiperrealista boligrafoz' erakusketak estreinatuko du urtea Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan. Bihar hasi eta otsailaren 13ra arte, boligrafoz egindako marrazki fotorrealistak ikusteko aukera izango da. Lan horien artean, hiri paisaiak eta, batez ere, erretratuak nabarmentzen dira.