1. Hasiera
  2. MARIANISTEN II. ANTZERKI ASTEA

MARIANISTEN II. ANTZERKI ASTEAKultura

Información

Marianisten Antzerki Astearen II. edizioa hilaren 17tik 21era izango da. Lehenengo lau egunak antzerki musikaleko zenbait talderi eskainiak izango dira eta itxiera gala Ainhoa Santamaria aktoreari, Teatro Paraisori eta Mari Carmen Oraa irakasleari egingo zaien omenaldia ere izango da. Musikalak 18:00etan hasiko dira, edukiera mugatua izango da, eta zuzenean eskainiko dira www.marias-gasteiz.org/semanadelteatro webgunearen bidez.

Asteak antzerki taldeek interpretatutako 8 musikal eskainiko ditu. Horietan, Marianistetako ikasleez gain, Vitoria-Gasteizko beste ikastetxe batzuetako ikasleak ere izango dira. Lanak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira eta arratsaldero 30-40 minutuko bi musikalez gozatu ahal izango da. Gizarte eta hezkuntza gaiak landuko ditu: berdintasuna, ekologia, gainditzea, etab.

Aretoaren edukiera % 50era murriztu da, eta, horri esker, 150 bat lagunek zuzenean jarraitu ahal izango dute antzerkia, gainerako zaleek Marianisten webgunearen bidez egin dezakete. Aktoreentzat eta aretoan bertan dagoen publikoarentzat COVID segurtasun-neurri guztiak hartuko dira: maskararen erabilera, funtzioen arteko aireztapena, airearen etengabeko arazketa, funtzioen artean agertokia garbitzea, ikusle bakoitzaren albo banatan itxitako besaulkia eta ekitaldi-aretoaren sarreran eskuak garbitzea.