
Vital Fundazioaren erakusketa zentroa
Posta kalea, 13 eta 15 - 01005 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia:
18:00etatik 20:30era (astelehenetik-larunbatera)
12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan)
Informazioa
Pandemiak eragindako konfinamendu-hilabeteak inspirazio-iturri izan dira artista askorentzat
'Makers', Javier López de Juan Abad 'maker' komunitateko kidearen eta Ángel Uranga artistaren ideia, hilabete hauetan COVID-19aren eraginpean egon diren profesionalei eta biktimei omenaldia egiteko
Olioz eta argazki collagez egindako 27 lan bildu ditu erakusketak, eta lehen lerroan lan egin duten pertsona anonimoak erretratatzen ditu, ezinbestekoak izan direnak gainerako herritarrak konfinatu bitartean. Ingeniariak, diseinatzaileak, ekintzaileak eta boluntarioak. Ospitaleetan norbera babesteko ekipamendurik ez zegoenez, modu altruistan eta beren etxeetatik zipriztinen aurkako pantailak eta arnasgailu sanitarioentzako osagaiak egin zituzten 3D inprimaketaren bidez.