1. Hasiera
  2. Maiatzak 6 - Combo C eta Big band txiki
jazz vital 2021

COMBO C

Lierni Arrizabalaga, tronpeta; Beñat Arrizabalaga, saxo baritonoa; Lucía Corrés, pianoa; Alba Castillo, gitarra elektrikoa eta Asier Pirón, bateria.

Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

BIG BAND TXIKI

Atal erritmikoa: Martina Gonzalez de Langarica, Daniel López-Davalillo, Asier Pirón eta Kiara Gorosabel. Aitor Abio, Nikita Fernández eta María Sánchez, tronpetak. Hugo Dominguez eta Irati Fernández, saxoak eta Mateo Murga, tronboia

Vitoria-Gasteizko 'Jesus Guridi' Musika Kontserbatorio profesionaleko Big Band-ek eta comboek musika modernoaren errepertorio zabala eskainiko dute. Horretarako, hainbat estilo barne hartzen dituzten moldaketak erabiltzen dituzte, gaur egungo musikako figura garrantzitsuek eginak nahiz zuzendariek beraiek egiten dituztenak.

Musika modernoa arloko ikasketa-programaren filosofia instrumentuaren ikaskuntza eta garapen teknikoan datza, taldean esperientzia musikala eskuratzean, non inprobisazioak funtsezko eginkizuna betetzen duen teknikaren eta sormenaren garapenean.

Hiriko musika modernora egiten den prestakuntza-hurbilketa interesgarria da emaitza. Taldeen haize eta metal familietako musika-tresnek sortutako melodia eta armonien oinarri den atal erritmiko oroitarazlea.

Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

SARREREN SALMENTA

Kontzertu bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta hurrengo formularioan.

  • Sarrera-txartelen prezioa: 3€

Maiatzak 6- Combo C eta Big band txiki