1. Hasiera
  2. 'Los Omanís' Erakusketa
 'Los Omanís'

Informazioa

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan‘Omandarrak/Los Omanís’ ikusgai, argazkigintza dokumentalaren arloko erakusketa, Mikel Blascok Omanen egina Yemenen gerra garaian. 30 argazkiz osatutako sail dokumental bat da, herrialde horretako kostaldeko eguneroko bizitzari buruzkoa, etxeetatik kanpoko aisialdiaren kultura islatzen duena, baita herri horrentzat zein garrantzitsua den arrantza eta eskulan merkean oinarritutako eraikuntza-eredua ere.

Mikel Blasco euskal argazkilari eta bideografoa da, ikus-entzunezko dokumental proiektuetan aditua. 2014an, ‘Out’ dokumentaleko argazkilaritza-zuzendaria izan zen. Dokumental hori hautatua izan zen Punto de Vista Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian eta Malagako Jaialdian. Gero, Mexiko Hirira joan zen, eta han Espainiak Mexikon duen Kultura Zentroan ikus-entzunezko proiektuak egiten egin zuen lan. Hain zuzen ere, etapa hartan gauzatu zuen ‘Amerikarrak/Los Americanos’ bere lehendabiziko argazki-proiektua. Lan hartan, atzerritar baten ikuspuntua aitzakia izan zen kontinentearen identitateari buruzko eta Latino Amerikaren garrantziari buruzko proiektua egiteko.   

 

Vital Fundazioaren kultur gunean egongo den erakusketa egiteko, Blasco Omanera joan zen, herrialde zaila berarentzat, beste bizimodu bat duelako, egunero aritzeko beste era bat duelako eta beste era batera ulertzen dutelako munduak nola ibili beharko lukeen: euren munduak nahiz unibertsalak. Hiru aste eman zituen argazkilariak Omanen, bertako jendeari argazkiak egiten. Esperientzia bizia egin zitzaion eta garrantzitsua, ezezagunari zion beldurra eta aurreiritzi mediatikoak gainditu ostean. “Lehenengo gauan ezin izan nuen lorik egin, zaila ikusten nuelako jendearengana hurbiltzea, nire buruan nituen oztopoak zirela-eta”, azaldu du argazkilariak.  

Proiektu honen planteamendua bere bidean aurkitzen duen jendeari argazkiak egitean oinarritu da: “Euren bat-bateko aurpegia hartzea gustatzen zait, benetakoa. Arreta pertsona batengan jarri eta bere itxurako zerbait berezia enfokatzearen sentsazioaz gozatzen dut, izan daiteke arropa, bere aurpegia edo egiten ari dena. Une hori hunkigarria da. Hurbildu egiten naiz eta nire objektiborantz noa. Pertsona horren bizitzan esku-hartze ekintza bat da, une onena da, egiten ari denari uzten dionean bere arreta niregana bideratzeko”, adierazi du Mikel Blascok. Omaneko esperientzia horren emaitza kolorezko hogeita hamar argazkiz osatutako erakusketa hau izan da. Horietatik hogeita lau neurri txikikoak dira, eta gainerako seiak neurri handiagokoak.