1. Hasiera
  2. La Harmonie XXI
La Harmonie XXI

Informazioa

Gabonei eta Urteberriari ongietorria

Munduko hiri nagusietan gertatzen den bezala, musikak emango die ongietorria Gabonei eta Urteberriari. Horretarako, musika festa harrigarria proposatzen dizue Harmonie-XXI taldeak, ustekabeko gonbidatuekin, istorio bereziekin eta munduko txoko eta garai guztietako musikaren eskutik.

Polkak, balletak, liedak, operak, zarzuelak, balsak eta errumbak Corelli, Abreu, Smetana, Falla, Benjamin edo Strauss-en eskutik, eta, azkenik, Gabonetako musika tradizionaleko lan-zerrenda bat.

Piztu ditzagun gure zentzumenak eta gure irudimena, Urteberriari ongietorria egiteko.

Harmonie-XXI 2005ean sortu zen, musikari gogotsu talde baten ekimenez, musika egiteko eta bizitzeko moduari buruzko ikuspegi berak elkartuta. Urteko garai ezberdinetan bilduta, garai guztietako musika barne hartzen duten proiektu pertsonalak egiten dituzte, eta jarduten duten leku ezberdinetan publiko harritzea, liluratzea eta piztea dute helburu. Taldearen inspirazio kolektiboak eta irudimentsuak hainbat musikarirekin kolaborazioak eta beste diziplina batzuekiko konbinazioak bilatzera eramaten ditu. Hartara, proiektu tematikoak, antzerki-musika edo mende desberdinetako musika forma eta formatu guztietan konbinatzen duten programak sortzen dituzte.

Garrantzi handia ematen diote formatu txikiko proiektuak egiteari, beren musika entzule berriei hurbiltzeko, ohiz kanpoko agertokietan, baita ongintzazko eta elkartasuneko programak egiteari ere. Era berean, hezkuntza-lanarekin konprometituta daude, eta hainbat proiektu egiten dituzte, hala nola musika ezagutaraztea eta haurrak eta gazteak beren ekintzetan inplikatzea. Taldea interprete profesionalek osatzen duten arren, ikasten ari diren artista gazteen garapena esparru artistiko desberdinetarantz sustatzen duen plataforma dira.

Hainbat jaialdi eta auditoriumetan aritu dira: Alacanteko Musika Garaikidearen Jaialdia, Valentziako Palau de la Música, Murtziako Auditorio eta Kongresu Zentroa, Guadixeko Auditorioa, Cuencako Auditorioa, Zaragozako Auditorioa, Torrenteko Auditorioa, Avileseko Auditorioa, Plasenciako Santa Ana Auditorioa, Gandiako Serrano Antzokia, Revellin Antzoki Auditorioa, Bartzelonako Arte Garaikoko Zentroa, Malagako Mª Cristina Auditorioa, Almeriako Cervantes Antzokia, El Ferroleko Jofre Antzokia, Segoviako Juan Bravo Antzokia, Zamorako Principal Antzokia, Coruñako Rosalia Antzokia, Juan March Fundazioa, Torreviejako Musikaren Jauregia, Fòrum Berguer Balaguer, Ubedako Jaialdia, Lorcako Espacios Sonoros, Orihuelako Foruma, Alacanteko Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitatea, Mediterraneoko X. Musika Jaialdia, Gasteizko Astearte Musikalak edo Orihuelako Foruma.

Informazioa

Ziklo honetako urteko azken kontzerturako, musika-festa harrigarria proposatuko du Harmonie – XXI taldeak, ezusteko gonbidatuekin, istorio bereziekin eta munduko bazter eta garai guztietako musikarekin. Beraiek azaltzen dutenez: "munduko hiri nagusietan gertatzen denez, musika da Eguberriei eta urte berriari ongietorria emateko ardura duena".

Polka, ballet, lied, opera, zarzuela, bals eta runbaz osatutako errepertorioa programatu dute, besteak beste, Corelli, Abreu, Smetana, Falla, Benjamin edo Strauss-en eskutik. Eta, amaitzeko, Gabonetako abesti herrikoien aukeraketa batez gozatzeko aukera izango du publikoak.

Taldea 2005ean sortu zen, musikari gogotsu talde honen ekimenez, musika egiteko eta bizitzeko moduari buruzko ikuspegi berak elkartuta. Urteko hainbat garaitan bilduta, proiektu pertsonalak egiten dituzte, garai guztietako musika barne, emanaldietara doan publikoa harritu, liluratu eta pizteko asmoz. Taldearen inspirazio kolektiboak eta irudimentsuak hainbat musikarirekin kolaborazioak eta beste diziplina batzuekiko konbinazioak bilatzera eramaten ditu. Hartara, proiektu tematikoak, antzerki-musika edo mende desberdinetako musika forma eta formatu guztietan konbinatzen duten programak sortzen dituzte.

Garrantzi handia ematen diote formatu txikiko proiektuak egiteari, beren musika entzule berriei hurbiltzeko, ohiz kanpoko agertokietan, baita ongintzazko eta elkartasuneko programak egiteari ere. Era berean, hezkuntza-lanarekin konprometituta daude, eta hainbat proiektu egiten dituzte, hala nola musika ezagutaraztea eta haurrak eta gazteak beren ekintzetan inplikatzea. Herrialde osoko jaialdi eta auditorio askotan egin dituzte emanaldiak.

Programa

I. atala

  • Angelo Corelli (1653-1713) – Gabonetako kontzertua
  • Bedrich Smetana (1824-1884) - El Moldava
  • Arthur Benjamin (1893-1960) - Jamiacan Rumba
  • Giacomo Puccini (1858-1924) - Vals de Musetta
  • Antonio Vivaldi (1678-1741) - Vedro con mio diletto
  • Manuel Caballero (1835-1906)- Chateau Margaux
  • Johann Strauss (1825 – 1899)- Firework Polka

II. atala

  • Giuseppe Verdi (1813-1901) - El Nabucco Obertura
  • G.F. Haendel (1685-1759) - Lascia ch´io Pianga
  • Zequinha Abreu (1880-1935) - Tico-Tico no fubá
  • Camile Saint Saens (1835-1921) - Beltxarga
  • Héctor Berlioz (1803-1869) - Martxa Hungaroa
  • Manuel de Falla (1876-1946)­ – Nana eta Danza del Fuego
  • Gabonetako abesti herrikoien aukeraketa

Sarrera-txartelen salmenta

Errezitaldi bakoitzerako sarrerak 2019ko urriaren 23tik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

Kontsultatu denboraldiaren programa osoa hemen.