
Vital Fundazioak ahalegin handia egiten du urtero euskal profesionalek aurreko urtean egindako edo ekoitzitako zinema lanik onenak eskuratzeko. Edizio honetan aurre-covid formatua berreskuratuko du, Vital Jardunaldi bakoitzean film luze bat eta labur bat proiektatuz. Aurten 38. edizioa ospatuko du, pandemiaren aurreko formatua berreskuratuz.
LA COLCHA Y LA MADRE
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: David Pérez Sañudo
- GIDOIA: Marina Parés
- EKOIZPENA Amania Films, La Página en Blanco, CSC Films, Media Attack
- ARGAZKILARITZA: Kenneth Oribe
- MUNTAIA: Marina Parés
- SOINUA: Joshua Durán
- ANTZEZLEAK: Susana Abaitua, Nieve de Medina
- IRAUPENA: 13 min
- HIZKUNTZA: Gaztelania
Sinopsia
Ama bat bere alaba bisitatzera doa, alaba irtetera zihoanean. Alabak presa handia du: senarrarekin eztabaidatu du, eta erakusketa berrira iristen ez bada, harremana arriskuan dago. Baina amak opari bat ekarri dio. Eta berri txar bat. Alabak minutu bi ematen badizkio, kontatuko dio.
David Pérez Sañudo
Zuzendari eta gidoilari, ‘Ane’ bere film luzeak egokitutako gidoi onenaren Goya saria irabazi zuen, eta Espainiako Zinemaren Akademiak Zuzendari Berri Onenaren sarirako izendatu zuen. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da UC3Mn. Zine zuzendaritzan masterra du ESCACen. Bere filmografian honako izenburu hauek nabarmentzen dira: «Un Coche Cualquiera», «Vatios», «Artificial», «Aprieta Pero Raramente Ahoga», «Tiempos Muertos», «Malas Vibraciones» edo «Agur».
MAIXABEL
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARIA: Iciar Bollaín
- GIDOIA: Isa Campo, Icíar Bollaín
- EKOIZLEA: MAIXABEL FILM, A.I.E.
- Koldo Zuazua, Juan Moreno, Guillermo Sempere.
- ARGAZKILARITZA: Javier Agirre Erauso
- MUNTAIA: Nacho Ruiz Capillas
- MUSIKA: Alberto Iglesias
- ANTZEZLEAK: Luis Tosar, Blanca Portillo, Urko Olazabal, María Cerezuela
- IRAUPENA: 115 m.
- HIZKUNTZA: Gaztelania, Euskara (azpitituluak gazteleraz).
Sinopsia
2000. urtean, Maixabel Lasaren senarra, Juan María Jáuregui hil zuen ETAk. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: bere senarra hil zuten gizonetako batek berekin hitz egiteko eskatu zion Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra betetzen ari deneko kartzelan, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta atsekabe handia izan arren, Maixabel Lasak onartu egin zuen aurrez aurre ikustea 16 urte zituenetik bere bikote izandakoa hil zuten pertsonekin. "Mundu guztiak merezi du beste aukera bat", erantzun ohi du emakumeak galdetzen diotenean zergatik erabaki zuen hitz egitea bere senarra hil zuen gizonarekin.
Icíar Bollaín
Zuzendari eta gidoilari, ‘Ane’ bere film luzeak egokitutako gidoi onenaren Goya saria irabazi zuen, eta Espainiako Zinemaren Akademiak Zuzendari Berri Onenaren sarirako izendatu zuen. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da UC3Mn. Zine zuzendaritzan masterra du ESCACen. Bere filmografian honako izenburu hauek nabarmentzen dira: «Un Coche Cualquiera», «Vatios», «Artificial», «Aprieta Pero Raramente Ahoga», «Tiempos Muertos», «Malas Vibraciones» edo «Agur».
Sarreren salmenta eta prezioa
Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:
- Abonuen prezioa: 15 €
- Sarreren prezioa: 4 €
SARRERA AGORTUAK