Kulturunea, kontzertuak streaming bidezKultura

Pandemiari aurre egiteko, Vital Fundazioak eta Gazteak bigarren edizio bat egitea erabaki zuten, asteburu musikal oso bat prestatuz. 'Kulturunea' artearen mundua bultzatzeko eta dinamizatzeko eta publikoa berriro erakartzeko sortu zen. Bere espirituak indarrean jarraitzen du eta azken urteko edizioak bi berrikuntza izan zituen: kontzertuak adin yarye gazyeago bati zuzenduak ziren eta aretoan, edukiera mugatuan, zuzeneko esperientzia jarrai zezakeen publikoa egongo zen.
Kulturunea Vital Fundazioak kulturarekin duen konpromisoa da. Musikarekiko eta aisialdiko eskaintzekiko dugun babesa oraindik ere zutik dago. Gaztearekin elkarlanean, musika jaialdi b at atera zen, etxetik gozatu zena. Guztira 3 kontzertu eskaini ziren zuzenean webgune honetan eta eitb.eus-en