Kultur txangoak +55Aisialdia

Inguruko lekuetako kultura ezagutzeko, bertatik betara bisita egitea baino modu hoberik ez dago. 1 edo 2 eguneko kultur txangoen programa honi esker, 55 urtetik gorakoek kultura ardatz duten hainbat txango egiteko aukera izango dute. Ez galdu aukera hau eta ezagutu itzazu aurtengo proposamenak.
Informazioa
Izen-emateak Sokaren Etxean egingo dira, hurrenkera errespetatuz. Pertsona bakoitzak bi lagunen izena emateko aukera izango du, gehienez ere.
Izena emanda dagoenak azkenean ezin badu irteerara joan, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio, betiere antolakuntzak eskatutako gutxieneko aurrerapenarekin abisatzen badu (kontsultatu).
Txango bakoitza egin ahal izateko, antolakuntzak zehaztutako gutxieneko parte-hartzaile kopurua bete beharko da. Antolakuntzak txangoa bertan behera uzteko eta ezinbesteko kasuetan txangoa aldatzeko eskubidea dauka. Izena eman duen pertsona ez bada hitzartutako orduan agertzen, ez zaio dirurik itzuliko.
Izen-emateak
Kontsulta ezazu txango bakoitzaren izen-ematea jarraian: