1. Hasiera
  2. Kuart Valley
Kuart Valley

Informazioa

  • Zuzendaritza  Maider Oleaga
  • Gidoia: Maider Oleaga
  • Ekoizlea: PANTALLA PARTIDA, KUBELIK FILMS
  • Argazkilaritza: Rita Noriega
  • Muntaia: Mailen Sarasua
  • Musika: Pájaro
  • Iraupena: 84 m
  • Hizkuntza: Gaztelania

Zuzendaria

MAIDER OLEAGA

Amaren ideia (2010), Esperanza (2012) eta Verabredung (2017; Doc España saileko irabazlea SEMINCIn) dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu, baita Sitios prestado al aire (Zinemira, 2010) era Luce neón −Gure Oroitzapenak (Zinemiran aurkeztua) film kolektiboaren zati bat− film laburrak ere, besteak beste. Donostian Iragan Gunea Berlin (2016, Verabredungen hazia) Oleagaren dokumentala eman zen. Paso al límite proiektua−geroago Muga deitzen da pausoa dokumentala bihurtuko zena−, Ikusmira Berriak programarako hautatu zuten 2015ean, eta Gijónen eta Zinemiran aurkeztu zen. Elías Querejeta Zine Eskolan laguntzaile gisa aritu ohi da eta 2020an Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaiaren presidente izan zen.

Sarrera eta ordutegia

Emanaldi guztiak 19:30etan hasiko dira Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz, 5 - 1. solairua, Dendaraba, Vitoria-Gasteiz) eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.