Kirola familianJarduerak

Vital Fundazioak jardunaldi bat antolatu du Estadioaren instalazioetan, hainbat kirol-modalitateren praktika bateratzeko eta familia osoaren interesa sustatzeko inoiz egin ez dituzten kirolekiko. Zehatz-mehatz, kirolaren eta dibertimenduaren inguruko jai eguna, haurrek harremanak estutzeko aukera izan dezaten.
Jardunaldia
Partaideak: Estadioan abonatuta dauden eta 9 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak.
Kirolak: Banakako eta taldeko 5 kirolen nahasketa (karatea, boleibola, badmintona, errugbia eta pala).
Taldeak
- Familia-unitatea ez bereizteko eta osasun-eskakizunetara egokitzeko, 5 talde burbuila ezarriko dira.
- 5 talde horietako bakoitza gehienez 4 familia-unitatek osatuko dute, gutxienez 2 pertsonakoak eta gehienez 4koak. Horrela, talde bakoitzak 8 pertsona izango ditu gutxienez, eta 16 gehienez.
- Talde bakoitzari hasierako modalitate bat eta kirol-gune bat esleituko zaizkio. Saioa amaitzen dutenean, zuzenean igaroko dira hurrengo kirol-gunera, eta, horrela, modalitate guztietan txandakatuko dira.
- Talde bakoitzari bere hitzordua emango zaio, informazio-gunean pilaketarik egon ez dadin. Eta begirale bakoitzak bere taldea dagokion hasierako gunera eramango du, eta bukatzen dutenean, hurrengora bideratuko du.
- Deialdia honela egingo da:
- 1. taldea: 11:05. Tatami aretoa (gimnasioa 1go solairua PC eraikina)
- 2. taldea: 11:05. Kiroldegiko 1. gunea
- 3. taldea: 11:05. Kiroldegiko 2. gunea
- 4. taldea: 11:05. Trinketea, Putxea, Frontoi txikia.
- 5. taldea: 11:05. Futbol zelaia.
Jardunaldiaren timing-a
- 10:30 – 11:00 Harrera, merchandisingaren banaketa eta taldeak banatzea
- 11:05 – 11:30 Lehenengo kirola
- 11:35 – 12:00 Bigarren kirola
- 12:05 – 12:30 Hirugarren kirola
- 12:35 – 13:00 Laugarren kirola
- 13:05 – 13:30 Bosgarren kirola
Izen-emateak
Dohaineko izen-emateak hurrengo formularioan