
Anderrek, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.
Informazioa
- Zuzendaritza: Ander Iriarte
- Gidoia: Olatz Retegi, Jorge Gil , Ander Iriarte
- Ekoizpena: GASTIBELTZA FILMAK, MIROKUTANA
- Argazkigintza: Eñaut Castagnet
- Muntaia: Amaia Merino, Laurent Dufreche, Ander Iriarte
- Musika: Paula Olaz
- Iraupena: 113 m
- Hizkuntza: Gaztelera, euskera, ingelera. Azpitituluak erderaz
Zuzendaria
ANDER IRIARTE
Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Fikzio Zuzendaritzan graduatu ESCACen. Bertan, `Los inocentes´ film kolektiboan parte hartu eta `Echevarriatik Etxeberriara´ dokumentala zuzendu zuen. Ordutik, telebistarako dokumentalak zuzendu ditu, hala nola `40/24´ eta `20N´ el día de la impunidad, baita `Bihar doc 13´, Aitor Bereziartuarekin zuzendua, film dokumentala eta `Otsoko´, `Sumud´, `Emarri´ eta `Mirokutana´ film laburrak ere.
Sarrerak
Sarrera librea edukiera bete arte.