
KamBrass 2017an jaio zen, Bartzelonan, eta egungo musika-panoraman proiekzio handiena duen taldeetako bat da. Ganbera-musikarekiko jakin-mina eta grina dira bost lagunek proiektu hau sortzeko partekatzen dituzten pizgarriak. Lan argitaragabeak estreinatzeko interesa, jatorrizko musika eta hizkuntza-moldaketak direla-eta, aldakortasuna bereizgarri identitarioa da, kontzertu bakoitzean errepertorioaren bidez antzeztua. Beti musikaltasuna ardatz hartuta.
Informazioa
Partaideak
- Guillen cardona, tronpeta
- Joan Pamies, tronpeta
- Meria Servera, tronpa
- Xabier Gil, tronboia
- Oriol Reverter, tuba
Programa
- Mini Overture - 1982
- Witold Lutoslawski (1913-1994)
- Preludio y fuga en mi menor
- Johann Sebastian Bach (1685-1750) / Johann Ludwig Krebs (1713-1780)
- Suite Impromptu. André Lafosse (1890-1975)
- I. Epithalame
- II. Marche
- III. Elegie
- IV. Mouvement
- Andaluza, de 12 Danzas Españolas - 1892
- Enrique Granados (1867-1916)
- arr. David Marlatt
- Rounds and Dances - 1980. Jan Bach (1937-2020)I. Fanfare
- II. Sarabande
- III. Carioca
- IV. Idyl
- V. Galop
Sarrerak
Mugikortasun murritzeko pertsonentzako lekuak agortuta.Emanaldi bakoitzerako sarrerak 8 €-tan eros daitezke Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online inprimaki honen bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.