1. Hasiera
  2. JALGI! INÉDITAS EUS
INÉDITAS

Inéditas

Inéditas diziplina anitz uztartzen dituen ikuskizuna da, azkeneko garaietan jaiotako emakume konpositoreen lana ezagutarazten duena. Emakume horiek, emakume izate hutsagatik, ez zituzten beren gizonezko garaikideen aukera berdinak izan, ezta lanbide-aintzatespenak ere ez.

 

Carmen San Esteban aktore gasteiztarraren kontakizunaren bidez, bidegabe ezagutzen ez diren jatorri euskalduneko konpositoreen bizitza eta lanak entzun eta ezagutuko ditugu, hala nola, Emma Chacon (Bartzelona, 1886-Bilbo, 1972), Emiliana de Zubeldia (Nafarroa, 1888-Mexiko, 1987), Julie Adrienne Karrikaburu -Madame de Villéhélio- (Soule, Zuberoa, 1827-1898), Anita Bringuet-Idiartborde (Argentina, 1891-1943). Estetika eta ibilbide oso desberdinetatik, guztiek kristalezko sabai ospetsua apurtzea lortu zuten, bakoitzak bere erara, kontzertuan ikusi ahal izango den bezala

COVID 19 protokoloa

  • Nahitaezkoa da maskara uneoro erabiltzea.
  • Eskuak garbitzea gomendatzen da, aretoaren sarreran antolatzaileek prestatutako gel hidroalkoholikoa erabiliz.
  • Sarrera eta irteera ordenan egingo dira, eta une oro mantenduko da gomendatutako segurtasun-tartea.
  • Aretora sartu ondoren, jendea ezin daiteke jesarleku batetik bestera ibili.
  • Aretoko langileen aginduak beteko dira beti.
  • Behin jarlekuan eserita, ezin izango da bertatik altxatu kontzertua amaitu arte, ez dago atsedenik.
  • Kontzertua hasi ondoren, ez da aretora sartzerik izango.

Online sarreren salmenta

Prezioa: 6 €

Ekitaldi hasi baino ordubete lehenagora arte.

JALGI! INÉDITAS SARRERAK