1. Hasiera
  2. Jaibus Vital 2022

Jaibus Vital 2022Aisialdia

Txartelak erreserbatzea

Txartelen prezioa 3 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin. Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik. Gasteiz, Bastida eta Langraiz Okako ibilbideetarako, izena emateko epe bereziak daude. Hemen egiazta ditzakezu salbuespen hauek.

Izena emateak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta zerbitzuetako arduradunek bidaiarien nortasuna egiaztatuko dute; beraz, autobus joan-etorrirako beharrezkoa da identifikazioa aldean eramatea, baita ordainagiria ere.

Jaibus Vitalek, gainera, garraio egokitua jarriko du, behar duten erabiltzaileen eskura. Zerbitzu hau erabili nahi duten pertsonek izena eman beharko dute eta eskaera jakinarazi beharko dute Jaibus linearen arreta-ordutegietan. Ordutegia hemen kontzulta dezakezu.

 

Plaza mugatuak dituen zerbitzu diskrezionala da, garraio publikoaren araudi orokorraren mende dagoena.

Ibilbideak