1. Hasiera
  2. Jaibus Vital

Jaibus VitalAisialdia

Zer da Jaibus Vital?

Jaietan dauden gertuko herrien artean eskaintzen den garraio-zerbitzua da. Joan-etorri laburrak dira, 15 urtetik gorako gazteen beharretara egokituriko ordutegiekin (urtean zehar beteak).

Jaibus Vitalek herrietarako joan-etorria bermatzen du. Ordutegiak zorrotz betetzen dira eta ibilbide osoan zehar bidaiarien jarrera egokia dela zaintzen du.

Edizio honetan joan-etorriak antolatuko dira Vitoria-Gasteizetik jaietan egongo diren hiru herritara (Santikurutze Kanpezu, Murgia eta Agurain).

Araudia

Jaibus Vital zerbitzuan garraio publikoaren erabilera-arau orokorrak ezartzen dira, eta zerbitzua gaizki erabiliz gero, garraio kolektiboak arautzen dituen baldintzak ezartzen dira.

Hemen deskargatu dezakezu Jaibusaren erabileraren araudia.

Txartelaren prezioa (joan-etorria)

  • 3€ edozein banku-txartelekin.

Erabiltzaileen identifikazioa

Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Autobusetako arduradunek egiaztatuko dute autobusera sartzen dena eta aldez aurretik izena eman duena pertsona bera direla. Hortaz, erabiltzaileek nortasun-agiria eraman behar dute.

Jaibusera sartzeko ezinbestekoa da ordaintze-agiria aurkeztea.

Garraio egokitua

Jaibus Vital zerbitzuak garraio egokitua eskainiko die hala eskatzen duten erabiltzaileei. Zerbitzu hori erabili nahi duten pertsonek izena emateaz gain, euren eskaeraren berri eman beharko dute Jaibus Linea zerbitzuaren arreta-ordutegian. Gasteizko jaietan, eskaera hori abuztuaren 2ko 13:00ak baino lehen egin behar da.

Jaibus Vitalen ordutegiak

Vitoria-Gasteizko jaietara joateko:

  • Irteera 22:30ean irteera-puntuetatik.
  • Itzulera Gasteiztik 7:30ean.

Jaietan dauden beste herrietara joateko:

  • Irteera, hasierako herritik, 23:30ean egingo da.
  • Jaietan dagoen herritik itzultzeko, berriz, bi aukera daude: goizaldeko 3:30ean eta 6:00etan.

Zenbait herritan ordutegi bereziak daude irteera orduan zein bueltatzeko orduan; kontsultatu hemen.

Leku-erreserba eta izen-emateak

  • Webgune honexetatik bakarrik.
  • Izen-emateak irteera-egunaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin daitezke; hala ere hurrengo salbuespenak badaude:
    • Vitoria-Gasteizko jaietan: Izen-emateak abuztuaren 2ko 19:00ak arte egin daitezke.
    • Villanañeko jaietan: Izen-emateak abuzutuaren 14ko 19:00ak arte egin daitezke.
    • Abustuaren 24ko jaietan: Izen-emateak abuztuaren 22ko 19:00ak arte egin daitezke.

Izena emateko epeak:

  • Ekainako eta uztailako ibilbideak, ekainaren 4tik aurrera.
  • Abustuko ibilbideak, uztailaren 16tik aurrera.
  • Irailako eta urriko ibilbideak, abustuaren 20tik aurrera.

Jaibus Vital linea

Kanpainari buruzko informazio-telefonoa: 945 203 459

Arretarako ordutegia:

  • Gasteizko jaiak:
    • Abuztuaren 1ean eta 2an: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Beste herrietako jaiak:
    • Izen-emateak itxi aurreko egunean, 15:00etatik 19:00etara.
    • Izen-emateak ixten diren egunean, 10:00etatik 13:00etara. Hala ere hurrengo salbuespenak badaude:
      • Zambranako jaietan: Uztailaren 24an 15:00etatik 19:00etara eta 26an 10:00etatik 13:00etara.
      • Villanañeko jaietan: Abustuaren 14an 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
      • Langraiz Oka-ko jaietan: Abustuaren 14an 15:00etatik 19:00etara eta 16an 10:00etatik 13:00etara.
      • Abustuaren 24ko jaietan: Abustuaren 22an 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Jaibus Vital helmugak