1. Hasiera
  2. Itzulera' erakusketa
Foto Jon Landa

Informazioa

'Itzulera' Jon Landa margolari gasteiztarraren erakusketa da. Bere jaioterrira itzuliko da, hamabost urtez, bere ibilbide artistikoa sendotzen, gure lurraldetik kanpo aritu ondoren. Erakusketan hogei bat lan ikusi ahal izango dira, oihal gaineko olioen formatu handitik hasi eta arkatzez eta boligrafoz egindako marrazki txikietaraino. 

Bere pinturak edertasunez betetako egoerak eta uneak islatzen ditu, argi biziz blaituak eta dentsitatez eta sakoneraz betetako mihiseetan islatzen diren atmosferak sortuz. Kolore dardartia, materiaren erabilera ausarta, konposizio landua eta oso marrazki zehatza ditu, eta freskotasunez, berotasunez eta sentiberatasunez betetako errealitate berri batera garamatza bere lanak.