1. Hasiera
  2. Itzali argia eta ikusiko duzu
Apaga la luz y verás

Dokumentala

Dokumentala Axel O « Mill » italiar-argentinarrak zuzendu du. Film labur dokumental onenaren Goya Saria jaso zuen 2016an, 'Hijos de la Tierra' lanagatik, Julian Iantziren laguntzarekin. Aletxu Echevarria eta Oscar Terol ekoizpen taldea osatzen dute. Bertan, erretinosi pigmentarioa izeneko endekapenezko gaixotasuna duen Ibón Casas rockero donostiarraren bizitza jorratzen du: ikusmenaren % 10 baino ez du bere begi batean, eta erabat itsu geratzeko gertu dago.

Ikus-entzunezko lan honen izenburua bat dator Ibón Casasen konposizio baten izenburuarekin. Bere borrokari babesa emateko, abesti honen 40 bertsio baino gehiago egin dira, Donostiako Orfeoiak, Euskadiko Orkestrak, Kepa Junkerak edo Sherpa Baron Rojo ohiak interpretatuta, besteak beste.
 

Mahai-ingurua

Julian Iantzi aurkezlea, dokumentalaren hiru ekoizleetako bat Aletxu Echevarria eta Óscar Terolekin batera, izango da ekitaldiaren gidaria eta dokumentalaren proiekzioaren ondoren, bertaratutako ikusleekin filmaren gaiaz eztabaidatuko du. Jardunaldiari amaiera emateko, Ibón Casasek berak bere musika joko du zuzenean.
 

Esperientzia inklusiboa Afrikako gailurrik altuenean

Luis Javier Rojas Ibañez arabarra itsua da eta 5.895 metroko altuera duen Kilimanjarora (Tanzania) igotzeko esperientzia nolakoa izan den kontatuko die maiatzaren 4an bertaratzen direnei. Julian Iantzi aurkezlearekin batera egin du bidaia, Juanito Oyarzabal medizalearen esperientziarekin eta Yosu Vazuez bidaia inklusiboetan adituaren laguntza profesionalarekin.