1. Hasiera
  2. Ingelesa hobetze bekak 2022-23

Ingelesa hobetze bekak 2022-23Bekak

Programaren ezaugarriak

1. Laguntza kopurua

  • 25 prestakuntza-beka, Idiomas Vital Fundazioan. 2022-23 ikasturtea.

2. Laguntzen zenbateko motak

  • 25 Beka INGELES HOBEKUNTZA IKASTAROAK egiteko (teknikoa eta komertziala) 2022-2023 ikasturtean Idiomas Vital Fundazioan. 700€ bakoitzeko.
  • 100 orduko ikastaroa eskaintzen da, 2022eko irailatik 2023eko ekainaren erdialdera. Klaseak ordu eta erdikoak izango dira, astean txandakako bi egunetan, 19:30etik 21:00etara, astearte eta ostegunetan (ateratzen den taldea handiegia bada, astelehen eta asteazkenetan ere izatea aztertuko da) Idiomas Vital Fundazioan.
  • Ikastarora aprobetxamenduz bertaratzen den ikasleari (klaseen %80ra bertaratzea eta ebaluazioak eta proposatutako lanak egitea) matrikularen %100 itzuliko zaio.
  • Ikastaroan parte hartzetako eskatzen den gutxieneko maila B1 da, eta ziurtagiri edo Idiomas Vital Fundazioa delakoan egingo den maila-probaren bidez egiaztatu behar da.
  • Eskabide epealdia 2022ko maitzaren 16tik ekainaren 16ra arte da.
  • Maila egiaztatzeko probak 2022ko ekainaren 24ean izango dira. Proba egin behar duten hautagaiei ekainaren lehen astean bidaliko zaizkie, posta elektronikoz, probari buruzko jarraibideak.
  • Emaitzak 2022eko uztailaren 1ean argitaratuko dira.
  • Antolakuntzaren erabakia apelaezina da.

3. Emakida

  • Eskatutako baldintzak betez, Fundación Vital Fundazioak une bakoitzean erabakiko du eskatutako beka eman edo ukatu.

4. Fundación Vital Fundazioaren eta Fundación Idiomas Vital Fundazioaren eskabideak eta beken kudeaketa.

5. Beka onartzea

  • Beka eman zaiola jakin ostean, bekadunak 3 lanegun izango ditu beka onartzeko edo ezezkoa emateko. Onartuz gero, konturako aurrerapentzat hartzen den 100 €ko ordainketa bat egin behar da, aurrerapen hori ez da itzuliko, egonaldiari uko eginez gero.

Baldintzak eta betebeharrak

  • Araban erroldatuak izan beharko dute 2021ko urtarrilaren 1etik behintzat.
  • Edozein Goi Mailako Graduko tituludunak Lanbide Heziketa edo Unibertsitate batean.
  • Ziurtagiri bidez eta/edo zehaztu beharreko proba berezi baten bidez egiaztatzea aukera bakoitzeko ingeles maila (B1etik C1era).
  • Kutxabanken indarrean dagoen kontu baten titularra izatea.
  • Deialdi honetako oinarriak onartu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • NANaren fotokopia.
  • 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen Arabako edozein herritako auzotasun administratiboa egiaztatzen duen Erroldatze Agiria.
  • Unibertsitate Lizentziatura edo Gradua edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Graduatua egiaztatzen duen dokumentuaren originala eta kopia, Vital Fundazioan erkatzeko.
  • Aukera bakoitzeko ingeles maila (B1etik C1era) egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
  • Kutxabankeko banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria. 

Informazioa

Fundación Vital Fundazioa

Helbidea: Kordoi etxea (k/ Aiztogile 24)
Ordutegia: 08:30tik 14:00etara
Telefonoa: 945 776 858
becas@fundacionvital.eus

https://www.fundacionvital.eus/eu

Idiomas Vital Fundazioa

Dirección: Monseñor Estenaga s/n
Horario: Del 17:30 a 21:00 h.
Teléfono: 945 257 666

https://www.fundacionidiomas.eus/eu/

Izen-emateak

Izen-emateak online egin ahal izango dira 2022ko maiatzaren 16tik ekainaren 16ra, honako inprimaki honen bidez: