1. Hasiera
  2. Ingeles bekak Vital Fundazioa 2021-22

Ingeles bekak Vital Fundazioa 2021-22Bekak

Programaren ezaugarriak

20 Beka INGELES HOBEKUNTZA IKASTAROAK egiteko (teknikoa eta komertziala) 2021-2022 ikasturtean Idiomas Vital Fundazioan. 650€ bakoitzeko.

100 orduko ikastaroa eskaintzen da, 2021eko irailatik 2022eko ekainaren erdialdera. Klaseak ordu eta erdikoak izango dira, astean txandakako bi egunetan, 19:30etik 21:00etara, astearte eta ostegunetan (ateratzen den taldea handiegia bada, astelehen eta asteazkenetan ere izatea aztertuko da) Idiomas Vital Fundazioan.

Ikastarora aprobetxamenduz bertaratzen den ikasleari (klaseen %80ra bertaratzea eta ebaluazioak eta proposatutako lanak egitea) matrikularen %100 itzuliko zaio eta, era berean, 2022etik aurrera, atzerrian egonaldiak egiteko ematen diren bekak eskuratzeko lehentasuna izango du.

  • Ikastaroan parte hartzetako eskatzen den gutxieneko maila B1 da, eta ziurtagiri edo Idiomas Vital Fundazioa delakoan egingo den maila-probaren bidez egiaztatu behar da.
  • Eskabide epealdia 2021eko maitzaren 3tik 31era arte da.
  • Maila egiaztatzeko probak 2021eko ekainaren 11ean izango dira. Proba egin behar duten hautagaiei ekainaren lehen astean bidaliko zaizkie, posta elektronikoz, probari buruzko jarraibideak.
  • Emaitzak 2021eko ekainaren 15ean argitaratuko dira.

 

 Antolakuntzaren erabakia apelaezina da.

Informazio gehiago Vital Fundazioan eta Idiomas Vital Fundazioan.

Beka onartzea: Beka eman zaiola jakin ostean, bekadunak 3 lanegun izango ditu beka onartzeko edo ezezkoa emateko. Onartuz gero, konturako aurrerapentzat hartzen den 100 €ko ordainketa bat egin behar da, aurrerapen hori ez da itzuliko, egonaldiari uko eginez gero.

Baldintzak eta betebeharrak

  • Araban erroldatuak izan beharko dute 2020ko urtarrilaren 1etik behintzat.
  • Edozein Goi Mailako Graduko tituludunak Lanbide Heziketa edo Unibertsitate batean.
  • Ziurtagiri bidez eta/edo zehaztu beharreko proba berezi baten bidez egiaztatzea aukera bakoitzeko ingeles maila (B1etik C1era).
  • Kutxabanken indarrean dagoen kontu baten titularra izatea.
  • Deialdi honetako oinarriak onartu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • NANaren fotokopia.
  • 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen Arabako edozein herritako auzotasun administratiboa egiaztatzen duen Erroldatze Agiria.
  • Unibertsitate Lizentziatura edo Gradua edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Graduatua egiaztatzen duen dokumentuaren originala eta kopia, Vital Fundazioan erkatzeko.
  • Aukera bakoitzeko ingeles maila (B1etik C1era) egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
  • Kutxabankeko banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria. 

Informazioa

Vital Fundazioa

Helbidea: Kordoi etxea (k/ Aiztogile 24)
Ordutegia: 08:30tik 14:00etara
Telefonoa: 945 776 858
becas@fundacionvital.eus

https://www.fundacionvital.eus/eu

Idiomas Vital Fundazioa

Dirección: Monseñor Estenaga s/n
Horario: Del 17:30 a 21:00 h.
Teléfono: 945 257 666

https://www.fundacionidiomas.eus/eu/

Eskaera

Eskaerak maiatzaren 3tik 31ra hurrengo formularioan