1. Hasiera
  2. Informatika: Teoriatik praktikara, praktikatik ezagutzara

Informatika: Teoriatik praktikara, praktikatik ezagutzaraTeknologia berriak

Informazioa

Informatika arloan eta ordenagailuen erabileran ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua, ezagutzan sakondu eta sistema informatikoen erabilera eta egitura arloetako kontzeptuak eta oinarrizko funtsak ikasi eta ulertu ditzaten.  

Ikastaro honek ordenagailuaren erabilera ezagutzea du helburu eta eguneroko erabileran, ekipo informatikoak erabiltzean, sarri sortzen zaizkigun arazoak gure kabuz konpondu ahal izatea.

Ikastaro honetan ikasleek ez dute ordenagailuarekin lan egingo, baina, lehenengo egunetik, ezarri ahal izango dituzte etxean ikasgelan landutako gaiak, informatikak eskura jartzen dizkigun tresnak hobeto erabiliko dituzte eta.

Izena emateak

Kordoi Etxean (Aiztogile, 24) 2019ko irailaren 2tik aurrera.

Prezioa: 60€.