
Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Xabier Agirre margolari gipuzkoarraren margolan sorta bat bilduko du gaurtik aurrera. 'Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020' izenburupean, egilearen ikuskerak ikusi ahal izango dira, ingurunetik edo bidaietatik aukeratzen dituen ikuspegiak.