IkerketaPrestakuntza

Ikerketarekin dugun konpromisoa
2020tik, Vital Fundazioak 19 ikerketa-proiektu bultzatu ditu gure lurraldean. BioAraba, Bioteknologiaren Arabako Institutuaren eta EHU, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, COVID-19a eta gure gizartean duen eragina hobeto ezagutzeko balioko duten proiektuak babesten ari gara. Diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko eta ondorioen eragina murrizteko ezagutza.
Horiek ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Bioaraba
Osasun-ikerketari dagokionez, hainbat esparru hartuko dituzte. Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuaren bidez, honako hauek jarriko dira abian:
1.- Ariketa fisiko gainbegiratua, programa laguntzaile gisa, alde bakarreko hipofuntzio bestibular kronikoa duten pertsonetan: Exervest Ikerketa
Pertsona batzuek nahasmendu kronikoak izaten dituzte orekan, eta, ondorioz, jarduera fisikoa murrizten dute, bizimodu sedentarioa izaten dute eta, beraz, beste osasun-arazo batzuk izaten dituzte. Azterketa honen bidez, bertigoa duten pertsonentzako ariketa fisiko gainbegiratuko programa bat ebaluatzea proposatzen da, saiakuntza kliniko baten bidez, orekaren hobekuntza, bizi-kalitatea nahiz ongizate mentala aztertzeko.
Asier Lekue ikertzaile eta otorrinolaringologian aditua da ikerketaren buru, eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Jarduera Fisikoaren, Ariketa Fisikoaren eta Osasun Arloko ikerketa-taldearekin batera parte hartzen du.
2.- Jaioberriari prozedura mingarri bat egiten zaion unean edo egin baino bi minutu lehenago ahotik hartzeko sakarosa % 24an emateak duen eraginkortasun-aldea aztertzea
Gaur egun, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Neonatologia Unitatean, jaioberriei azukre bat (sakarosa) ematen zaie ahotik maniobra mingarri bat egin baino bi minutu lehenago, hala nola odola ateratzea edo bide bat hartzea, mina gutxitzeko asmoz. Ohiko praktika hori eta mingarria izan daitekeen maniobra egiten den unean bertan produktu bera administratzea alderatu nahi ditu azterlan honek. Konparazio horren emaitza, jaioberriaren mina baloratzen duten test batzuen bidez neurtuta, gomendioak egiteko balioko du, haurtxoen mina murrizteko azukrea emateko unerik egokienari begira.
Azterketa Neonatologia Unitateko erizain talde batek planteatu du, eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Zainketen Arloko ikerketa-taldeko Oihana López du buru.
3.- Psikobioma esploratzen: mikrobiomaren ikerketa antsietatean eta depresioan
Antsietatea eta depresioa duten pazienteen hesteetako eta ahoko floran dauden mikroorganismoen profilak sintoma horiek ez dituzten pertsonenak ez bezalakoak badira ebaluatu nahi da azterlanean. Hartara, mikroorganismoren bat edo batzuk egoteak sintoma edo nahasmendu mental horien biomarkatzaile jardun dezakeen ikusi nahi da, eta tratamenduaren diagnostikoan eta bilakaeran lagundu.
Andrea García psikiatriako espezialista eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Buruko Gaixotasun Larrien Arloko ikerketa-taldeko kidea buru duen proiektua da, eta estatuko zentro anitzeko azterlan baten barruan dago.
4.- Alkoholaren erabileraren bitartez gazteek dituzten itxaropenetan aldaketak sustatzeko tresna baten eraginkortasuna
Azterlana proiektu handiago baten lehenengo fasea da. Proiektu horretan, nerabeekin lan egingo da alkoholaren kontsumoari buruzko pertzepzioa ezagutzeko, eta alkoholaren kontsumoari eta haren ondorioei buruzko errealitatea hurbilduko duen tresna teknologiko bat kodiseinatuko da. Nerabeek modu aktiboan hartuko dute parte tresnaren diseinuan, azterlanaren fase honen, pertzepzio okerrak aldatzea eta alkohol-kontsumoarekin lotutako jokabideak aldatzea helburu duena.
Iratxe Salcedo da ikerketaren burua, Arabako Errioxako ESIko pediatra eta Bioarabako Ugalketa eta Ama-Haurren Osasun Arloko koordinatzailea.
5.- Alterazio kognitiboak elikadura-jokabidearen nahasmenduetan, eta horiek hesi hematoentzefalikoarekin eta hanturarekin duten lotura
Proiektuak anorexia nerbiosoari buruz gehiago jakin nahi du, COVID-19aren pandemiaren ondorioz azken bi urteetan gero eta intzidentzia handiagoa duen gaixotasuna. Ikertzaile talde honek egiaztatu nahi du ea elikadura-nahasmenduak dituzten pertsonen funtzio kognitiboetan gertatzen diren alterazio batzuk hesi hematoentzefalikoan dauden arazoekin lotuta dauden, hau da, garuna eta haren osagaiak bereizten dituzten mintzetan eta odol-zirkulazioan dauden arazoekin.
Noelia Olmo psikiatriako espezialista da ikerketaren burua, eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Psikiatria Arloko ikerketa-taldeetako bik laguntzen dute eginkizun horretan.
6.- Gripe-txertoaren eraginaren ebaluazioa COVID-19 birusak infektatutako pazienteengan.
7.- COVID-19ren aurka egiteko biriketako simulagailuaren bidezko arnas terapiak garatzea eta baliozkotzea.
8.- SARS-CoV-2 infekzioan hainbat erresistentek eragindako bakterioen eta fungikoen gaininfekzioak paziente kritikoetan. Analisi farmakozinetiko-farmakodinamikoa tratamendu antibiotikoa optimizatzeko.
9.- Inguruneen simulazioan oinarritutako ikaskuntza-plataforma.
10.- COVID-19 duten pazienteak zaintzearen esperientzia. Medikuen bizipenak: zailtasunak, indarguneak eta gatazka etikoak.
11.- Konplikazio kardiobaskularrak COVID-19 infekzioa eta kalte miokardikoa duten pazienteetan.
12.- Zainketa intentsiboen osteko sindromea COVID-19 duten pazienteetan. Intzidentzia eta lotutako faktoreak.
13.- Zer eragin dute D bitamina, Zinc eta Selenio kontzentrazio serikoek COVID-19ko pazienteetan?.
14.- COVID-19ren ondoriozko osasun mentaleko inpaktua eta osasun-arretako premiak.
UPV/ EHU
Bestalde, UPV/EHUk beste bost proiekturen bidez hartuko du parte:
1.- Immunogenizitatearen analisi serologikoa eta SARS-CoV-2ren neutralizazio-gaitasuna COVID-19 eriondoko gaixoengan.
- Beatriz Apellanizek zuzenduta, COVID-19 gaixotasuna izan duten gaixoen serumak aztertuko dira, birusa gogor neutralizatzen duten antigorputzen bila, hau da, infekzioa inhibitzen oso eraginkorrak direnak. Helburua plasma-emaile egokienak identifikatzea da, ondoren paziente larrienak tratatzeko. Gainera, birusaren aurkako espektro zabala duten antigorputzak detektatzen saiatuko da, SARS-CoV-2 eta etorkizuneko aldaerak neutralizatzeko eraginkorrak izan litezkeenak.
2.- Hondakin-uren epidemiologia SARS-CoV-2ren (COVID-19) detekzio goiztiarrerako, farmakoen kuantifikaziorako eta substantzia toxikoen analisirako.
- Gorka Oriveren eskutik, ur zikinetan oinarritutako plataforma bat prest jartzea dute helburu, pandemiarekin lotutako analisi hirukoitza egiteko. Laginak hartu dira uztaila hasi arte, hondakin-uretako koronabirusaren neurketa baten bideragarritasuna egiaztatzeko, eta laginak hartu dira toxikoak eta apiriletik uztailera kontsumitu eta erabili ahal izan diren botikak aztertzeko.
3.- COVID-19k Arabako haurren artean eragindako konfinamenduaren ondorioak, D bitaminaren estatusean, pisuan eta gorputz-osaeran oinarrituta.
- Leixuri Agirre izango da ikertzailea. Pandemiaren ondorioz, herritarren mugikortasuna murriztu zen, eta haien etxeetan konfinamendua ezarri zen. Egoera horrek, elikadura-ohituretan izandako aldaketekin batera, pisua handitzea errazten du. Helburua da Arabako haurren jarduera fisikoan, elikadura-patroian, gorputz-pisuan eta D bitaminaren mailetan izan diren aldaketak aztertzea.
4.- COVID-19ren infekzio- eta larritasun-markatzaileak bilatzea eta SARS-CoV-2ren infekzioa detektatzeko eta haren jarraipena egiteko gailu bat garatzea.
- Maria de los Angeles Martinez de Pancorbok zuzenduko du proiektu hau, eta birusak kutsatzeko arrisku handia eragiten dien ezaugarri genetikoak dituzten pertsonak antzematea du helburu. Era berean, diagnostiko ultrasentsiborako gailu azkar bat garatzeko lan egingo dute, kostu txikikoa eta etxebizitzetan, egoitzetan, lehen mailako arretako zentroetan eta abarretan erabili ahal izango dena, gaixotasuna hautematea eta haren jarraipena egitea errazteko.
5.- COVID-19rako aurreikusteko ereduen ekarpenak, adimen artifizialean oinarrituak, Arabako Lurralde Historikoarentzat espezifikoak – Covid19THA.
- Proiektu hau José Manuel Lópezek zuzendutako talde batek garatuko du, eta adimen artifizialean oinarritutako eredu prediktiboak lortzea du ardatz, osasun-langileei paziente bakoitzaren kudeaketa eta tratamendua hobetzen laguntzeko, paziente horrek duen gaixotasunaren bilakaeraren ezagutzan oinarrituta, eta hori guztia arreta berezia jarriz Arabako Lurralde Historikoko biztanleriaren berezitasunetan.