
Ignasi Cambra Espainiako piano-jotzaile garrantzitsuenetako bat da. Valery Gergievek "pianoaren bidez hitz egiten didan norbait" bezala goraipatua, Carnegie Hall-en, Kennedy Center-en, Raviniako jaialdian eta San Petersburgoko Mariinski antzokian aritu da. Maria Joao Pires pianistaren kolaboratzaile estua izan zen, eta Bartzelonako, Miamiko, Vancouverreko eta Mariinski Antzokiko orkestra sinfonikoekin aritu zen, Valerie Gergiev, Tsung Yeh, Eduardo Marturet, Josep Pons eta Salvador Brotons zuzendarien gidaritzapean.
Informazioa
Partaideak
- Ignasi Cambra, pianoa
Programa
Mozart, Schubert eta Mompou-ren obrak
- W.A. MOZART. Piano Sonata No. 4 in E-flat major, K. 282 (15 minutos aprox.)
- F. SCHUBERT. Drei Klavierstucke D. 946 (25 minutu aprox.)
- F. MOMPOU. Cançons i Danses. Selekzioa 1h / 1h10 bete arte
Sarrerak
Emanaldi bakoitzerako sarrerak 8 €-tan eros daitezke Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online inprimaki honen bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.