1. Hasiera
  2. "(H)Ondoko gela" antzerkia
(H)ondoko gela

Informazioa

SINOPSIA

Bi detektibe.  Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere!  Beltz guztiak ez dira ikatz.

Eta kontua da dena halabeharrez aldatzen dela, baina denek uko egiten diotela aldaketari. Eta hilketa ez da konpontzen, desegin baizik, esku artean ihes egiten die. Pieza bakar bat ere ez dator bat alde honetan, pieza guztiak ondoko gelan sartzen direlako.

Lasterketa biziak, Omikron fasean ustegabeko topaketak, esana da erraz eta egina garratz,  nora jo ez dakien ikerketa, konponezina den konplota. 

Fenomeno paranormalak, normalak ez direnentzat eta guztiz anormalak direnentzat.  Logika kartesiarrari astindua. Komedia beltz-mex eta zentzugabea, txepetxak adina bururik ez ukan, alegia, Les Bobè Bobé estilokoa.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaritza: Jasón Guerra Arregui
  • Antzezleak: Ane Guebara, Josune Vélez de Mendizabal
  • Testua: Creatividad colectiva
  • Ekoizpena: Les Bobé Bobé
  • Kanpora begirada: Marina Suárez Ortiz de Zárate
  • Hizkuntza: Euskera

*Antzerki komikoa

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta formulario honetan: