1. Hasiera
  2. Hondakinik ez
Hogares verdes

Informazioa

Hiri-hondakinen kudeaketa egokiak politika ausartak eskatzen ditu eta banakako konpromisoak, horien zikloa eta dauden aukera guztiak ezagutzea ezinbestekoa da hondakinik ez ekoizterantz joateko.

Zarama gure garaiko ikurra da, sisteman dagoen ez-eraginkortasun bat da; errotik atera behar dugun zerbait. Erakutsi iezadazu ekoizten duzun zarama eta nor zaren esango dizut. Udalaren datuen arabera, gaur egun, Gasteizen, % 23 baino ez dugu birziklatzen. Ehuneko hori, gainera, ez da ezer aldatu azken 6 urteetan. Zer gertatzen da gainerako % 77rekin? “Bota” egiten da, non? Gardeleguiko zabortegian. 

Zero  Zabor filosofia eta estrategia bat da aldi berean. Helburua eta mezua da. Zerbait ezin bada berrerabili, konpondu, birziklatu edo konpostatu, ez litzateke ekoiztu beharko eta are gutxiago kontsumitu. 

Hondakinik onena ekoizten ez dena da. Hezi dezagun, susta ditzagun konpostaje indibiduala eta komunitarioa, berrikus ditzagun bilketa-sistemak. Kontsumitu dezagun bertakoa, ekologikoa, bilgarririk gabe. Sor dezagun enplegu berdea eta tokian tokikoa, ekonomia zirkularrak garatuz.

Izena emateak

Doako jarduera, izena eman behar da aurretiaz http://atariconsultores.com/agenda-eventos/ webgunean.